Mari Karmen Mitxelena Illarramendi

Usurbil (Gipuzkoa) (1938)

Biografia

Usurbilgo San Esteban auzoan jaioa, Sutegi etxean (Zubiaurre gisa ere ezaguna). Ama Usurbilgoa zuen; angulak harrapatzen ibiltzen zen, familiakoekin. Aita Oiartzungoa zen; Illarramendi lantegian zebilen lanean. Bi senide ziren, eta Usurbilgo eskolara joan ziren. Ikasteko zuen trebetasuna ikusita, Donostiara bidali zuten batxilergoa ikastera, moja teresiarrengana. Magisteritza ikasi zuen ondoren, Ategorrietan. 1958an isilpeko ikastoletan hasi zen andereño, Elbira Zipitriarekin urtebeteko praktikak eginda. Kaiko etxebizitza batean jardun zuen. 1970. urtean Orixe ikastola sortu zuten. 1979-1983 legealdian EAJko zinegotzia izan zen Usurbilen, lehen emakume zinegotzia. Gipuzkoako Foru Aldundiak Urrezko Domina eman dio berriki, 60ko hamarkadan andereño ibilitakoen ordezkari gisa. Azken urteetan Donostian bizi da, Antiguan.

Zintak

KodeaDataProiektua
USU-001 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 San Esteban auzokoak angula bila Bideoaren ikonoa
2 Donostiara angulak saltzera Bideoaren ikonoa
3 Trenaren tuneletik eskolara Bideoaren ikonoa
4 Laurogei ume eskolan Bideoaren ikonoa
5 Maistra donostiarra Bideoaren ikonoa
6 Umetako jolasak Bideoaren ikonoa
7 Jauregiko igerilekua Bideoaren ikonoa
8 Lehenengo telefonoak Bideoaren ikonoa
9 Aitonaren eta amonaren oroitzapena Bideoaren ikonoa
10 Doktrina euskaraz Bideoaren ikonoa
11 Mariaren Alabetako kide Bideoaren ikonoa
12 Gabonak, opari eta kantu artean Bideoaren ikonoa
13 Herriko oilasko-biltzaileak. Bideoaren ikonoa
14 San Juan sua Bideoaren ikonoa
15 Gabon Gaua eta Errege Eguna Bideoaren ikonoa
16 Umetako lanak Bideoaren ikonoa
17 Haragia igande goizetako erosketa Bideoaren ikonoa
18 Michelinek lana ekarri zuen Bideoaren ikonoa
19 Tren berezia baserritarrentzat Bideoaren ikonoa
20 Usurbilgo jaiak Bideoaren ikonoa
21 Donostiako kaian andereño lanetan Bideoaren ikonoa
22 Elvira Zipitriarekin lan egiteko bi baldintza Bideoaren ikonoa
23 Elvira Zipitriarena benetako irakaskuntza Bideoaren ikonoa
24 Ezkutuko ikastolak: eskaera handia Bideoaren ikonoa
25 Marianistetan euskarazko eskolak Bideoaren ikonoa
26 Ezkutuko ikastoletako metodologia Bideoaren ikonoa
27 Eguneroko gauzak ikasmaterial gisa Bideoaren ikonoa
28 Frantzia aldeko metodologia Bideoaren ikonoa
29 Jaunartzea euskaraz debekatuta Bideoaren ikonoa
30 Ia egunero polizia ate-joka Bideoaren ikonoa
31 Orixe Jakintza Elkartea, ikastolaren aurrekari Bideoaren ikonoa
32 Paseo berriko ikurriña poz iturri Bideoaren ikonoa
33 Elvirak ikastolen alde iluna ikusi Bideoaren ikonoa
34 Ikastolako kantua I Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
35 Ikastolako kantua II Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
36 Ikastolako kantua III Bideoaren ikonoa
37 Ikastolako kantua IV Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
38 Ikastolako kantua V Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia