Amasa-Villabonako frankismoaren aztarnak arakatzen

Amasa-Villabonako memoria historikoa berreskuratzea gaurkotasun osoko eta garrantzia handiko eginkizuna zela iritzita, Aritza Kultur Elkarteak bide horri ekin zion 2011. urtean. Bi helbururekin: batetik, historiografia ofizialak alboratu zituen hainbat gertakizun ezagutzea eta, bestetik, gertaera horiek lehia politikotik at, beste ikuspuntu batetik, aztertzea. Ikerketak aurrera egin ahala, berriz, beste bat sortu zitzaien: historiak ahaztu zituen pertsonei babesa eta aitortza eskaintzea. 

Gerrate Zibila (1936-1939) eta ondorengo diktadura aztertu zituzten, bi elementutan oinarrituta: garai hari buruzko dokumentazioa eta protagonisten eta haien oinordekoen lekukotasunak. Hor kokatu behar dira elkarrizketa hauek. Karlos Almorza eta Pello Aranburu izan ziren elkarrizketatzaileak, eta elkarrizketa guztiak 2011 eta 2013 artean egin ziren. Egindako lana zabaltzeko, bi euskarri baliatu dituzte Aritza Kultur Elkartekoek: bi liburu eta www.amasavillabonaoroitzen.net webgunea. 

Zintak

KodeaDataHizlariak
ANO-010 2011 Iraola Zabalo, Joxe Mari Bideoaren ikonoa
VIL-033 2011 Arrizabalaga Aizpurua, Maria Dolores Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
VIL-034 2011 Lazkano Azaolaza, Juan Mari
VIL-035 2011 Letamendia Torregarai, Fernando
VIL-036 2011 Ezeiza, Joxe Mari Bideoaren ikonoa
VIL-037 2011 Arregi, Teresa Bideoaren ikonoa
VIL-038 2011 Torregarai Garmendia, Migel
VIL-039 2013 Amiano Sasianbarrena, Arantxa - Amiano Sasianbarrena, Izaskun Bideoaren ikonoa
VIL-040 2013 Sorregieta Anzizar, Franzisko Bideoaren ikonoa
VIL-041 2013 Arrillaga Iraola, Fermina Bideoaren ikonoa
VIL-042 2013 Arin Amundarain, Klarita Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia