101L - Aniztasuna Ikasgai

Ikastetxeetako aniztasuna jaso eta ezagutaraztea da Aniztasuna ikasgai proiektuaren helburu nagusia, eta, horrenbestez, baita herriko aniztasuna erakustea ere, bata bestearen ispilua delako. Elkarren ezagutza txikia da, eta aniztasun hori ezkutuan dago. Bistaratu egin nahi dugu guk, eleaniztasuna ez ezik, baita aniztasun kulturala eta jatorri aniztasuna ere. Nola? Lehen Hezkuntzako ikasleak eta haien gurasoak elkarrizketatzen ari gara. Atzerriko hizkuntzak dakizkiten ume euskaldunak eta euren familiak, hainbat jatorritakoak. Hala, hainbat hizkuntza eta kultura ezagutzeko aukera izango dugu. Eta euskarak integrazio hizkuntza gisa duen balioa ere nabarmenduko dugu. Izan ere, guraso asko seme-alaben bitartez gerturatzen dira euskarara. Eibarko eta Elgoibarko Udalek bultzatutako proiektua da. 

 

Egindako elkarrizketak ikusteko, jo 101L webgunera.

Zintak

KodeaDataHizlariak
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia