Jose Garate Garate

Otxandio (Bizkaia) (1940-2014)

Biografia

1940. urteko San Jose egunez jaio zen Zelaieta auzoko Zelaieta baserrian. Aita Abadiñoko Mendiolatik heldutako artzaina zen eta ama Otxandio bertakoa. 9 neba-arrebatatik zazpigarrena izan zen eta umetatik hasi zen baserriko beharretan eta artzain modura lanean; hori dela-eta, ez zen eskolara askorik joan, Mekoleta auzoko eskolara. Zazpi urte besterik ez zituela, Aramaioko baserri batera joan zen morroi, baina 4 hilabetetara etxera bueltatu zen. Ardiak gobernatzen eta gaztaia egiten lan asko egindakoa da Jose, eta horri buruzko azalpenak ere eman zituen elkarrizketak. 28 urtegaz, Landa lantegian hasi zen, hasiera batean errementari lanak egiten.

Zintak

KodeaDataProiektua
OTX-006 2011 Otxandioko ahotsak
OTX-007 2011 Otxandioko ahotsak
OTX-028 2009 Otxandioko Euskaldun Zaharren Mintzamoldea
OTX-044 2010 Otxandioko Euskaldun Zaharren Mintzamoldea

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Mekoleta auzoko eskolara
2 Guardia Zibila gogor euskararen aurka
3 Zazpi urterekin Aramaiora morroi
4 Aramaion eskolan. Etxemina
5 Eskolara eguraldi txarrekin bakarrik
6 Ardi zaintzen. Gaztak Durangora
7 Lehengo gaztagintza
8 Gaztaren merma eta prezioa
9 Gazurarekin txerriak hazi
10 Behi-esnea saltzeko kooperatiba
11 Esneari ura botatzen zioten
12 Baserria utzi egin behar
13 Belar meta asko etxe inguruan
14 Ira eta satsa. Soroko lanak
15 Lurra lantzen
16 Artoa eta errotak. Jatorduak
17 "Mantekeroa" eskolara bidean
18 Eskekoak eta "Mantekeroa"
19 Amandrearen ipuin, kanta eta errezoak
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia