Meñaka (Bizkaia)

Plazara hamar urterekin

Plazara hamar urterekin <p>Amak lan gogorrak egiten zituen: artoa jorratu, batu, erre. Balentina hamar urterekin joaten zen bendeja saltzera Mungiara nahiz Bermeora, auzoko batekin. Bezperako esnea, indabak eta arrautzak saltzen zituzten plazan. Amari ematen zion plazan ateratako dirua. Gizon jornalariak behar izaten zituzten belarretan laguntzeko, azpiak egiteko behiei.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MNK-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amak lan gogorrak egiten zituen: artoa jorratu, batu, erre. Balentina hamar urterekin joaten zen bendeja saltzera Mungiara nahiz Bermeora, auzoko batekin. Bezperako esnea, indabak eta arrautzak saltzen zituzten plazan. Amari ematen zion plazan ateratako dirua. Gizon jornalariak behar izaten zituzten belarretan laguntzeko, azpiak egiteko behiei.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

–Ta zure amak zer eitten eban, bendejiegaz…
–Bai, bendejiegaz. Ta ostantzien artoak be bai erain ta… Artoak jorratu ta, artoak helduten dienien batu ta, harek tosteu laban ta. Bihar penasak, baia batan batek ein behar ttuzen ta…
–Nora joaten ziñien saltzen?
–E?
–Nungo plazara joaten ziñien? Edo ama nora joaten zan?
–Ama iñora bez. Etzien. Neu joaten nintzen bendejie saltzien; hamar urtegaz; euzoko bategaz, Teresa izena dekona. Ontxe hil da ha. Hiruren bat urte edo […] ha hil dana. Ta oin aiztie dau etzien, Matilde izena dakona, Venezuelan edo hor egon zan hainbeste urte ta. Ta oin etzera etorritte dau aspaldiko urtitan.
–Ta handik nora: Mungira edo Bermiora?
–Ha Bermiora handik, neu be bardin, Mugidxera nahi Bermiora joaten zan. Bermiora joaten giñen, jeneral. Esnie, bezperakue eratzitte, goixaldien eratzitte behidxek, esnie saltzien Bermiora. Ta biberak, arrotzak eta, inddabak eta, ba haulakuek be bai.
–Etzerik etze edo plazara?
–Plazara. Goiko plaza zaharrera lehelengo ta gero bihan on da, ba plazie. Ta plazara etorten zien jarrie hartute henbrak esnien bile. Ta geuzek erosten be bai. Oin be etorko die, plazie aparte dau ta.
–Ta horregaz dirutxugaz zer erosten zendun?
–E?
–Horregaz diruegaz zer erosten zenduen?
–Amari entrega. Alagorekoak ekar bihar izeten gendun azpidxek, azpidxek imitteko, ohie imitteko behidxeri. Eta alagorekoak be bai bihar. Bai, ta gero gurdidxen ekarri eitten zan.
–Alagoran okitzen zenduen?
–Alagorekoa esaten jako jornaleruri, ta harek batzen zauen ta geu behidxekaz joan ta ekarri, harek kargaten euskun ta.
–Erosiko zenduen Bermion olixue edo azukerie edo holako…
–Bai, erosten gendun, dendatan. Orduen be [salduten da] ta bihar dan gauzie.

Egilea(k): Arantza Bilbao

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia