Ana Mouesca Elizalde
Makea (Lapurdi) (1926)
Biografia
Makean sortu zen 1926ko uztailaren 2an, Makea eta Luhuso artean den Zenderalephoa laborantza etxean. Sei haurrideetatik zaharrena zen, 'premua'. 'Premu' izanik, berari zegokion baserriko segida hartzea, baina laborantza lan gogorra zen eta hirira joateko gogoa izan zuen beti. Hogeita hamalau urterekin ezkondu zen jendarmea zen bidarraitar batekin. Hura segitu zuen, izan zituen zenbait lan tokietara: Behobia, Hendaia eta azkenik Baionara. Bertan, Cordeliers karrikan hazi zituen bere bi semeak. Ama familiakoa bazen ere, eta horrek lana anitz suposatu arren, senarra eritu zitzaionean burgesen etxeetan lanean hasi zen dirua irabazteko. Elkarrizketa garaian bizi zen, beti Aturri ibaietik hurbil eta Suprefeturaren parean. Igandero joaten zen Baiona Ttipiko San Andres elizako euskaldunen mezara.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MAK-001 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Joseba Erremundeguy |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?