Bitoriana Artola Agirre

Lezo (Gipuzkoa) (1918)

Biografia

Lezoko Kale Nagusiko Ataundarrenekua deitzen zuten etxean jaio zen, ama, Frantziska Agirre, ataundik etorria baitzen; aita, berriz, Joakin Artola, Errenteriakoa zen. Zortzi seme-alaba izan zituzten eta Bitoriana zen gazteena. Bitorianak bost urte zituenerako anaia zaharrena etxera ezkondu zen eta bost urteko tartearekin jaio zen iloba. Haurra zela hil zitzaien aita eta ama berrogeita hiru urterekin alargun geratu zen. Familia aurrera ateratzeko, txerriak hazten zituzten etxearen atzealdeko zelaian zuten txabolan eta gero Errenteriako plazako harakin bati saltzen zizkioten. Osabak sagardotegia zuen etxepean eta hango giroa oso gustukoa zuen nahiz eta emakumeak ez ziren sagardotegietan ibiltzen. Hamalau urterekin hasi zen lanean Errenteriako betun fabrikan. Gero Alkoholerara aldatu zen eta han ezagutu zuen bere senarra izango zena. Elkarrekin hasi eta hiru urtera ezkondu ziren eta lau seme-alaba izan zituzten. Txikitatik izan ditu ikusmen eta entzumen arazoak; hala ere, haurtzaroko jolasak eta hainbat kanta ilusio bereziarekin gogoratzen ditu, baita osabaren sagardotegian izaten zen giroa ere. Asko gustatu izan zaio irakurtzea nahiz eta ikusmenak ez dion askorik lagundu.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEZ-009 2009 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 "Ataundarrenekoak" Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Txerriak hazten zituzten; lantegietan egindako lanak Bideoaren ikonoa
3 Amari laguntzen txerriekin Bideoaren ikonoa
4 Labaderoa, etxean bertan Bideoaren ikonoa
5 Senarra izango zuena nola ezagutu zuen Bideoaren ikonoa
6 Gaizki ikusia kanpotarrekin ezkontzea Bideoaren ikonoa
7 Eskola erdaraz eta doktrina euskaraz Bideoaren ikonoa
8 Kaleko jolasak; "kaioketan" Bideoaren ikonoa
9 Lezon bi denda zeuden Bideoaren ikonoa
10 Tranbian Errenteriatik Donostiara Bideoaren ikonoa
11 Erosketak; diru gutxi; baratzea Bideoaren ikonoa
12 Baratzean baino gehiago etxeko lanetan; koltxoiak harrotzen Bideoaren ikonoa
13 Koltxoiak harrotzen II Bideoaren ikonoa
14 Maistraren oparia; etxerako josten Bideoaren ikonoa
15 Batzokia eta Zentro errepublikanoa Bideoaren ikonoa
16 Ezpata dantzariak; San Juan; San Pedro Bideoaren ikonoa
17 Lezoko jaiak: saltzaileak eta diru batzea Bideoaren ikonoa
18 Txistulariak Lezoko plazan, igandero Bideoaren ikonoa
19 "Alpargatak urratuta" kantua Bideoaren ikonoa
20 `Andre Madalen´ kanta Bideoaren ikonoa
21 `Behin batian Loiolan´ kanta Bideoaren ikonoa
22 Hiru bonbilla etxe guztian Bideoaren ikonoa
23 Neguan etxea berotu ezinik Bideoaren ikonoa
24 Gerra hasi zenean, Jaizkibelera Bideoaren ikonoa
25 Gerran hil zituzten karlistak Bideoaren ikonoa
26 Gerrako presoak Jaizkibelen lanean Bideoaren ikonoa
27 Gose garaia; errazionamendua Bideoaren ikonoa
28 Gose garaia; hilerokoa ere joan Bideoaren ikonoa
29 Gose garaia; kontrabandoa Bideoaren ikonoa
30 Oiartzunen hil zituztenak Bideoaren ikonoa
31 Lezon bota zituzten bonbak Bideoaren ikonoa
32 Ama-seme batzuen hilketa, Lezon Bideoaren ikonoa
33 Etxea miatu zieten I Bideoaren ikonoa
34 Etxea miatu zieten II Bideoaren ikonoa
35 Etxea miatu zieten III Bideoaren ikonoa
36 "Bertsolariya" astekaria; donostiarrei jarritako bertsoak Bideoaren ikonoa
37 'Txirristaka' eta 'Lazkao Txiki'ren kontuak Bideoaren ikonoa
38 Sagardotegiko giroa I: lanpernak eta gaztainak Bideoaren ikonoa
39 Sagardotegiko giroa II: apustuak Bideoaren ikonoa
40 Sagardotegiko giroa III: pitarra Bideoaren ikonoa
41 Zegamatik ekarritako sagarra Bideoaren ikonoa
42 Lezo orain garbiagoa baina itsusiagoa Bideoaren ikonoa
43 Kaiko bainuak, almejak biltzen Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia