Maria Luisa Aginaga Zabaleta

Lasarte-Oria (Gipuzkoa) (1939)

Biografia

Aita Usurbilgoa zuen eta ama Leitzakoa; Usurbilera ezkondu ziren, baina gero Lasartera joan ziren bizitzera: zazpi seme-alabetako sei bertan jaio ziren; Maria Luisa hirugarrena zen. Aita eta izeba Michelin lantegian zebiltzan lanean, eta Michelingo etxean bizi ziren. Maria Luisa herri eskolan ibili zen lehenengo, eta gero Michelingo eskolan. 13 urtera bitarte: ahizpa gazteena jaio zenean, eskola utzi behar izan zuen, amari laguntzeko. Josten ikasi zuen, lau urtean Donostiako Subijana tailerrean, eta jostuna izan da: etxetik egin du lana. Lapuebla de Labarcako (Araba) gizon batekin ezkondu zen, Michelinen lan egiten zuena, eta lau seme-alaba izan zituzten. Lasarte-Oriako udaletxean elkarrizketatu genuen. 

Zintak

KodeaDataProiektua
LAS-072 2022 Lasarte-Oriako Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Osaba Meagan erahila
2 Lasarten zeuden eskolak
3 Etxean euskaraz, kalean gaztelaniaz
4 Euskaraz hitz egitea debekatua
5 Neskak etxeko lanetara eta mutilak ikasten jarraitzera
6 Laneko ordutegia; larunbatetan lanera
7 Arropak neurrira egiten ziren
8 Garai bateko modak arropa kontuetan
9 Modak nola aldatzen diren; galtzak
10 Lagunekin bidaiatzen ezkondu aurretik
11 Haurrak nondik zetozen galdetzea tabu zen
12 Haurrentzako arropakm pixoihalak... dena eskuz
13 Michelineko fabrikaren eskola, gabonsaria...
14 Lasarte pixkanaka hazi zen; kanpotarrak
15 Etxeko gela bakoitzean familia bat
16 Familiaren jatorria
17 Ura eta argindarra bai, baina dutxarik ez
18 Berbena-belar enplastuak
19 Umetako jolasak
20 Garaiko garraioak: autobusa, trena, tranbia...
21 Lasarteko hipodromoa, golf-a...
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia