Irun (Gipuzkoa)

Euskararen eta euskal nortasunaren kontrako giroa

Euskararen eta euskal nortasunaren kontrako giroa <p>Alabarekin hasi zen euskararekin kezkatzen. Gerra garaian, ez zen politikaz hitz egiten. Franco onena zela sinetsarazten zieten. Aitari pistola jarri zioten aurrean, erdaraz egiteko. Patxi bizilaguna nola hil zuten azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IRN-027-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Alabarekin hasi zen euskararekin kezkatzen. Gerra garaian, ez zen politikaz hitz egiten. Franco onena zela sinetsarazten zieten. Aitari pistola jarri zioten aurrean, erdaraz egiteko. Patxi bizilaguna nola hil zuten azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Euskaran asuntuba muittu zin niri nere alabak. Ze gauza… Harek hamar, harek zittunian e… hamahiru bat urte, hamalau ta, ez zin /etzin/ ba egun batian esan… Nola esan zien?… “Zu…” A! “Zu izango zea, zea, e… Española; ni ez”, esan zian ta, “Honek ze esaten du?” ta [noaiño ez] sartua, ta ni ordun hasi nitzen pixkat, hi… harta, “Hi ez bayaiz española, ni’re ez”, esan nion!
- Baiña, garai hortan, gerra ondoren eta…
- Bai, ba! Hor, ba… Gue itxian ez zen /etzen/ hitzik atetzen zea politiko asuntuan, e! Ezta hitzik’e! Ixil-ixilik denak, jo… Bakizu ze beldurra zen! Bai, hoi, eozeiñek esan… Eozeiñek e… Auzokuak, hori, halakuak, hori ari dittuk /aittuk/ laguntzen, zeari, gorriyai edo ez dakit zer… Segittuan “al paredón”! Han ez zan /etzan/ hitzik, han, beldur haundiya! Jo…
- Ez zen asko behar kartzelan sartzeko…
- Ez, ez, ez, kartzelan sartzeko askoik ez, gutxi aski, ta han ez zen /etzen/ hitzik atetzen e, jo… Ta ni hemen, geo, beatzi urtetan hartutzen zizun Francok, ta, Franco zen, zea, “el dios del mundo”, ta uste genun hura zala, zea, ta, “bajo palio” ta, bakizu ze, ze istori ibiltzen giñen? Jo… Ta sartua muiñetaiño, zea, gue… gue nortasuna kendua. Guk ez genun gue nortasunik.
- Eta euskaraz in ezkero eskolan maistrak ze iten zuen, errietan?
- Ba…, bai, bai bai, maestrak ez zuen /etzuen/ hor… hor dena kastillanoz zen. Ta gue attari bakizu ze in zioten? Hoi ahazteko sekulan! Nee bizitzan […]. Joan zen ferira, astelehenan, ta han pues beren artian euskaraz, eta etorri zen militarren bat o, etorri izan zen, ta sumatu zitun euskaraz, in zioten “habla usted en cristiano, ¡Si no, le doy un tiro!” ta in zioten pistola jarri! Abin aurrian!
- Bo…
- Torri zen gue atta itxera, mahaia biño zuriyuo, torri zen. Joe!… Hoi, orduan, ordun ez zen /etzen/ bromikan… Joe… Hoi, […], edozein gauz, hau, nik, ezautu nun, nere tokayua zena gizajua, Patxi, eta neri matte zian, ni mutil koxkorra, ta hola, gizon eiña, ta harek eskutan ibiltzen zien, besotan, ta… Bakizu ze gi…, ona! Ogi puska biño onagua zen gizon hura, horrek ez zun /etzun/ gaixtokeik ezer! Eta, e… zerbatte launtzen, esnia, baserritikan San Martzialara eamaten o, pixkat launtzen pizar bat aitu ta, han esan omen zion, andere batek esan omen zion: “Oye, Patxi…¿Tú qué andas por aquí? ¿Tú no has estau ayudando a los rojos, o?...” “Bueno…” “no se qué no se cuantos” esan zion /santzion/, eztakit ze esan zion, erdi duda in zun, eta handikan aste batea, etxea zijuala bizikletan, alto in, eta… “Acompáñanos”, ta… “¿A qué?”, ta… “Deja la bici ahí, y vámonos” esan zion. Eta, joan zen, eta eaman zuten zera…, esto… herriko etxera, herriko etxian zerbait ein zuten, hartu zuten furgonetan, zeara… Berara, Berako harrobira, pinpan!, ta akabo. Halako mutilla! Jo… Mutil bat! Jo… Mutil e(d)erra, ta gaiñea ona, e(d)erra ez, klaro, mutil ona zen! Jo… Patxi… Joe… Bai, bai, hola, hola, ez zen bromik! Bromik ez zen /etzen/, ez, ez, hor, hor, hua, ni akortzen naiz ongi, ez zela … Franco besteik ez zela /etzela/ pentsatzen gue etxian, Franco besteik, hala zen! Ni geo hasi nintzen pixkat atetzen kalea ta, ta, saten zuten: “Franco! Zerri hori!” Ta ni iten nintzen, pues, eskandalizatu, han zen gue etxian, zea, […] beharko! Klaro! Eta… “Franco, Franco…”, ez dakit /eztakit/ hasi zen joe, hola ta hola, ta, “Zerri hori, gue gauzak kendu ta ez dakit /eztakit/ zer, ta…” hoi aitutzen nun gizon zarrei eta joe, ne(r)e artian, puf! Ta geo handikan hasi giñen pixkat piztutzen! Bestela, gue nortasuna, gue nortasuna, seko!, geldittua! Zea, han ez zen gue zearik…
- Gaiñea urte asko, Frankismoa oso luzea izan zan…
- Jo, izugarriya! Biño geo hasi giñen pixkat, hasi giñen polliki-polliki, eta “zu izango zea españolista” esan zin, santa bai, “zu ez baza españolista ni ere ez naz ba!” Hoi da gauzak…, ordun hasi giñen pixkat, biño joe… Biño gu, giñen sartuak, “pero” zan… Arront, barrenian, e! Eske, eske…

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia