Igantzi (Nafarroa)

Laborantza eta abeltzaintza lanak 1

Laborantza eta abeltzaintza lanak 1 Urte osoan izaten zen labrantzako lana. Urteko lehenbiziko lana udaberrian izaten zen, martxoan patata egiten zuten. Gero, lurra prestatzen zuten (irauli behiekin, xehatu txarrantxarekin eta area pasatu) maiatzean artoa ereiteko. Ondoren bakandu behar zen, eskuz “orgilla” jo, “bortz hortza” behiari edo astoari uztarri batekin lotu eta pasatu, gero dena jorratu behar zen. Belarrak segarekin egiten ziren; moztu ondoren zabaldu behar ziren idortzeko eta buelta eman berriz. Belar-metak egiten zituzten eta goero goitira eramaten zituzten. Belarra ez bustitzeko, metaren gainean iratze eta zaku bat paratzen zituzten, makilekin eutsia. Iratzea segarekin mozten zuten eta adar batzuekin arrastatzen zituzten meta zegoen tokiraino. Metaren gainean zohia (aitzurrarekin moztutako belar eta lur zati biribil bat) paratzen zuten, iratzea ez bustitzeko eta haizeak ez eramateko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGA-021-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Urte osoan izaten zen labrantzako lana. Urteko lehenbiziko lana udaberrian izaten zen, martxoan patata egiten zuten. Gero, lurra prestatzen zuten (irauli behiekin, xehatu txarrantxarekin eta area pasatu) maiatzean artoa ereiteko. Ondoren bakandu behar zen, eskuz “orgilla” jo, “bortz hortza” behiari edo astoari uztarri batekin lotu eta pasatu, gero dena jorratu behar zen. Belarrak segarekin egiten ziren; moztu ondoren zabaldu behar ziren idortzeko eta buelta eman berriz. Belar-metak egiten zituzten eta goero goitira eramaten zituzten. Belarra ez bustitzeko, metaren gainean iratze eta zaku bat paratzen zituzten, makilekin eutsia. Iratzea segarekin mozten zuten eta adar batzuekin arrastatzen zituzten meta zegoen tokiraino. Metaren gainean zohia (aitzurrarekin moztutako belar eta lur zati biribil bat) paratzen zuten, iratzea ez bustitzeko eta haizeak ez eramateko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia