Gabadi: auzo nagusia

Hizlariak: 5; Zintak: 4; Pasarteak: 13;
Transkribatutakoak: 0; Audioak: 0; Bideoak: 13

Arotzaren egun guzietako lanak Laborantzako eskuzko tresnen egitea (aizkora, aihotza, aitzurra edo jorraia, uztarrien hodia) xorroxtea (brabana, goldenabarra, basa-ahia) edo konpontzea eguneroko lana zen. Kabalen ferratzea ere (behi, zaldi, asto) beste lan handi bat zen, ferrategian egiten zena, kabala airean ezarriz (salbu zaldia). Arotzak jakin behar zuen kabala ferratzen kolpatu gabe (« itzeak jo » gabe). Ustegabean itzea haragian sartzen bazion, bizpairu egun berantago kabalari arta bereziak ekarri behar zaizkion.. Arotzak jenden astelehenetako kloskak eta eskalapoinak ere ferratzen zituen.
Pasartea: Arotzaren egun guzietako lanak
Hizlaria: Bordagarai, Alexandre; Bordagarai, Pantxika

Hizlariak

#HizlariaZintakPasarteak
1 Bordagarai, Alexandre (1935-2010) 1 13 Bideoaren ikonoa
2 Bordagarai, Pantxika (1938-2016) 1 13 Bideoaren ikonoa
3 Hizlari ezezaguna, GAD-001 (1938) 1 0
4 Hizlari ezezaguna, GAD-002 (1938) 1 0
5 Hizlari ezezaguna, GAD-003 (1938) 1 0
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia