Pedro Mari Armendariz Zubizarreta

Eskoriatza (Gipuzkoa) (1938)

Biografia

San Juan kaleko "Felix Ubidena" kale-baserrian jaio zen. Bederatzi anai-arrebatatik bigarrena izan zen. Aita Bizkaiko Ubide herrikoa zen eta ama, berriz, Bolibar auzoko Jausoro baserrikoa. Hamahiru urterekin hasi zen lanean Zubizarreta lantegian sarrailagintzan. Gero Aretxabaletako Iturbe lantegian doitzaile gisa jardun zuen bederatzi urtez. Handik Ederlan lantegira pasatu eta bertan hartu zuen erretiroa. Gau-eskolan solfeoa ikasi zuen, eta gero Eskoriatzako musika-bandan aritu zen. Berrogei urterekin ezkondu zen "Patxikopaulo" kale-baserriko Purirekin.

Zintak

KodeaDataProiektua
ESK-060 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia