María Ignacia Kareaga Unamuno Txaletekua

Ermua (Bizkaia) (1918)

Biografia

Madrilen jaio zen 1918an. Aita, pilotari ermuarra, Ameriketara joana zen pilotan jokatzera eta ama Madrilen haren zain zegoela jaio zen Maria Ignacia. Madrilen bertan hasi zen eskolan. Ikasketak dituzten emakume gutxi ikusten ziren sasoian, berak Maisutza eta Piano ikasketak amaitu zituen Gasteizen. Sasoi batean titulua zuen maistra ermuar bakarrenetakoa izanda, sarritan eskatu zioten titulua beste maistraren baten izena justifikatzeko. Valentin Careaga pilotariarekin ezkondu zen, eta Amerika eta Ermua bitartean urteak eman ondoren, Ermura itzuli ziren Valentinek pilotari laga zionean. Senarra “Cine Guria"ren sortzaileetako bat izan zen, eta Maria Ignacia, berriz, parrokiako katekista urte luzez. Hizkera: ermuarrera.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERM-022 2007 Ermuko Ahozko Ondarea

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia