Delia Telletxea Bengoetxea

Eratsun (Nafarroa) (1944)

Biografia

Biatenea etxean jaioa. Gurasoak ere eratsundarrak zituen. Aita ikazkin eta harrobian lanean ibilia, eta ama Anastasia Donostian zerbitzari izandakoa (Patziku Perurenaren “Leitzako errege-erreginak” liburuan agertzen da). Delia etxean eta Leitzako Sarrio paper lantegian lan egindakoa da. Beti bere jaioterrian bizi izan da. Elizako ezkilak jotzen ditu. Orain dela urte batzuk Xorroxin Irratian herriko korrepontsal gisa aritu zen (8-10 urtez). Bost senidetan hirugarrena, Pilar ahizparekin batera elkarrizketatu genuen. 

Zintak

KodeaDataProiektua
ERT-001 2018 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 "Estellan kargatu naiz" kanta
2 "Estellan kargatu naiz" kantari buruz
3 "Aitak eman daut dotea" kanta
4 "Urteberri berri" kanta
5 "Dios te salve" kanta
6 Ur eta su berriaren erritua
7 Eskolan euskara zigortua, apaiza euskaltzalea
8 Aita ikazkin mendian
9 Eztanga soinujolea
10 Ilun-ezkila jotakoan, etxera
11 Angel Mariezkurrena txistularia
12 Artoa zuritzen, kantuz
13 "Arduaren neurria noa esaitera" bertsoak
14 "Ameriketara joan nintzan" kanta
15 Erantsundarrak txingurriak
16 Migel Mindegia bertsozalea
17 Makiak ikusi zituenekoa
18 Argindarra bai, urik ez
19 Lantegien aurretik, mutilak mendira eta neskak neskame
20 Zubietako ijitoak
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia