ELO-034

  • Herria: Elorrio (Bizkaia)
  • Proiektua: Elorrioko ahotsak
  • Elkarrizketatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin
  • Data: 2010(e)ko Ekaren 23a
  • Iraupena: 63 min
  • Euskarria: Bideo digitala
  • Kodifikatzailea: Elexpuru, Juan Martin
  • Transkribatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin

Hizlaria(k)

Isidro Valenciaga

Isidro Valenciaga Gacetabeitia

Elorrio (Bizkaia) (1930)

Miñota auzoko Arespakotxaga baserrian jaio zen. Abizen "ilustrea" da Arespakotxaga, Madrilen goi karguak izandakoak baitira leinu horretakoak, bai Francorekin eta bai lehenago. Aita Abadiñokoa zuen eta ama Miñotakoa. Bost neba-arrebatatik gazteena. Bi urte zituela ama hil zitzaion eta Elorrioko Mertzedarietan hazi zen mojekin. Hamar urte bete arte egon zen han. Sor Estefaniaren ondoan zegoen pinudian ezkutatuta abioi-bonba baten metrailak moja hil zuenean. Baserrira ezkondu zen eta bi alaba ditu. Baserriko lanetik bizi izan da, baina Funcor kooperatiban ere egin zituen hainbat urte.

 

Pasarteak

1. Arespakotxaga, abizen ilustrea

  • Erref: ELO-034/002
  • Iraupena: 0:00:59. Hasi: 00:00:25. Bukatu: 00:01:24
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko bizimodua » 090202 Baserriaren historia eta kokalekua

Laburpena: "Aspotxa" (Arespakotxaga), baserri izena, abizen inportantea da. Baserria 1468koa ei da. Arespakotxagatarrak Madrilera joan ziren aspaldi eta gortean eta politikan kargu handiak izan dituzte.

2. Leiz-Miñota auzoa

  • Erref: ELO-034/004
  • Iraupena: 0:02:30. Hasi: 00:02:04. Bukatu: 00:04:34
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » 010103 Auzoak

Laburpena: Auzoko berri: ermita eta jaiak. San Lorentzo noiz berriztu zen. Berrizko mugan dago baserria, baina Elorriora izan dute jokera.

3. Garia erein

  • Erref: ELO-034/005
  • Iraupena: 0:03:43. Hasi: 00:04:34. Bukatu: 00:08:17
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090103 Garia

Laburpena: Garia udagoienean ereiten zen, Santa Katalina egunerako (azaroak 25) ahal izatera. Garia nola ereiten den. "Azatza" eta "errotu" zer diren.

4. Udazkeneko eta udaberriko beste ereintza-lan batzuk

  • Erref: ELO-034/006
  • Iraupena: 0:02:57. Hasi: 00:08:17. Bukatu: 00:11:14
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090101 Baratzea eta soroa

Laburpena: Berakatza, bababeltza, ilarra... ereiten ziren udazkenean. Eta txidarra, oloa, alfalfa, "berdia" (pagatxa), ganajatekotarako. Ailorbeak gustu txarra ematen die esneari eta okelari. Artoa maiatzean ereiten zen, San Isidro inguruan.

5. Garia ebaki eta jo

  • Erref: ELO-034/007
  • Iraupena: 0:03:24. Hasi: 00:11:14. Bukatu: 00:14:38
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090103 Garia

Laburpena: Igitaiz ebakitzen zen antzina, familiakoen artean, apurka-apurka. Jo, eskuz, harlauza baten gainean, "matxakiaz" gero. Azken aldera, ganaduekin ibiltzeko makinaz ebaki eta trilladoraz jotzen zen, auzo guztiak elkarri lagunduz.

6. Artoa

  • Erref: ELO-034/008
  • Iraupena: 0:03:17. Hasi: 00:14:38. Bukatu: 00:17:55
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090104 Artoa

Laburpena: <p>Artoa maiatzean ereiten zen. "Narra" pasatzen zitzaion eta aitzurraz bete. "Gali&ntilde;a" (punta) kentzen zitzaion ganajatekotarako, baina hori egitea ez ei da ona. Artazuriketa.</p>

7. Baba batzen eta aletzen

  • Erref: ELO-034/009
  • Iraupena: 0:01:01. Hasi: 00:17:55. Bukatu: 00:18:56
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090101 Baratzea eta soroa

Laburpena: Udazkeneko beste lan bat: baba batzea. "mokil-hauskixaz" jotzen zen. "Txibitia" (idaurra) zer den.

8. Artoa urkultzen

  • Erref: ELO-034/011
  • Iraupena: 0:01:37. Hasi: 00:19:27. Bukatu: 00:21:04
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090104 Artoa

Laburpena: <p>Artoa neguan urkultzen (aletzen) zen, eskuz, "txorokillaz". Hazitarakoa apartatzen zen. Bertako artoa, "kruzaua". Arto klaseak.</p>

9. Gari klaseak

  • Erref: ELO-034/012
  • Iraupena: 0:01:13. Hasi: 00:21:04. Bukatu: 00:22:17
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090103 Garia

Laburpena: "Normala" eta "goiz garixa". Behin goiz garia erein zuten eta hondatu egin zitzaien eguraldiagatik. Garagarrik ez. Oloa eta txidarra berdetan jateko bakarrik. Zekalerik ez.

10. Konjurua eta bulda

  • Erref: ELO-034/013
  • Iraupena: 0:02:01. Hasi: 00:22:17. Bukatu: 00:24:18
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030411 Elizaren indarra

Laburpena: "Konjuro-garixa" esaten zitzaion abadeari konjurua egiteagatik ematen zitzaionari. Garizuman okela jan nahi izatera, bulda ordaindu eta libre. "Artakuxuak" (txorimaloak) ipintzen ziren txoriak uxatzeko.

-Udaberrixan abadia etortzen zan konjurua eittera edo? Ezautu dozu sekula?
-Konjurue..., "konjuro-garixe" ta horrek esaten zien.
-Eta zer zan hori?
-Ba honenbesteko bat gari abariai emon. Ta gero ba buldie be bai.
-Zer da buldia?
-Buldie zer dan? Garixuman okelie jan gure bozu, buldia pagau ta okelie jatia libre. Oseake...
-Asko pagau bihar zan?
-Eztakit zenbat, ideiaik pe eztaukat zenbat izeten zan.
-Zeuek hartu ziñuen sekula buldaik?
-Eztakit, ideiaik pe eztaukat, e. Nik neuk ez behintzet. Eta gure aitte be etzan holako...
-Baiña ezautu dozu hemen abadia bedeinkaziñuak eittera monagilluekin edo konjurua eittera edo?
-Hona ermittetara edo eztakit zelan zan, errogatibak edo, eurixa eskatzen.
-Txorixak uxatzeko zeozer ipintzen ziñuen?
-Garitzan artakuxuak ipini. Artakuxuak ba txapel haundi bat edo kapela bat edo, ta monigote bat ipini.
-Ohitturia bai, ezta?
-Bai, bai. Oin be, porejenplo, ointxe be, oin CDiak, cediak. Horrek ikera itten dabenien. Holakoxiak ipini. Keixai ta, makatzai ta.

11. Sagarra

  • Erref: ELO-034/014
  • Iraupena: 0:01:49. Hasi: 00:24:18. Bukatu: 00:26:07
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090101 Baratzea eta soroa

Laburpena: Sagar asko izan dute. Sagar klaseen izenak. Orduan ez zitzaien arrik egiten. Fabriketako kutsadurak hondatzen ditu.

12. Melokotoiak, okaranak, gereziak

  • Erref: ELO-034/015
  • Iraupena: 0:02:16. Hasi: 00:26:07. Bukatu: 00:28:23
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090101 Baratzea eta soroa

Laburpena: Melokotoi asko hartzen zen lehen, baina orain ez. Okaran klaudiak izaten dituzte bakarrik. "Keixa baltza" izaten zuten, batez ere. Sasoian astoaz joaten ziren Arrasatera-eta saltzera. Orain botika barik ezin da ezer hartu.

13. Haize-klaseak

  • Erref: ELO-034/017
  • Iraupena: 0:01:54. Hasi: 00:29:40. Bukatu: 00:31:34
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Natura » 1003 Meteorologia
  • Euskara » 0405 Lexikoa

Laburpena: <p>Behe-haizea, Anboto-haizea, ifarra... Bakoitzak nondik jotzen duen eta zer giro ekarri ohi duen. Ifarrari "haxe gorrixe" edo "frantzi-ifarra" ere esaten dio..</p>

-Egualdixagatik zertuko dotsut. Euki dozu zaletasunik, egualdi hau eingo jok bihar edo etxok eingo edo?
-Keba! Nik seguru-seguru hurrengo egunien atzo ze iñ aben.
(Barreak)
-Baiña haiziai edo erreparauko zontsan, ez? Haize hau dago edo bestia dago.
-Bai, hego-haxie ta. Horrek bai, ze haxe dabillen, horrek bai. Lehenguan be haxe-putz edarrak denpora asko eztala in zittuan.
-Ze haize klase bereizten dittuzu bere izenaz eta?
-Hego-haxie, iferra, be-haxie. Gero Anboto-haxie be esate(n) otseu te.
-Eurixa ekartzen dabena ze haize da?
-Be-haxia, be-haxie.
-Nundik joten dau?
-Gutako behia hori da (eskuaz seinalatuz).
-Amboto aldetik?
-Ez, ez, beherautik, beherautik. Trumoiek joten dabenien ixeten da hor Anboto aldien-da joten dabenien, hor, orduentxe. Han da joten badau, ba!, hamen etxok eingo, Udala aldien-da jo ezkero.
-Beheragotik esan nahi dok, hemen Zornotza aldetik edo?
-Bai, bai. Itxesotik datorrenien, itxesotik datorrenien.
-Gaillegua edo bai? Holako berbaik?
-Gaillegue e iñoz bai, baiñe ez, ez.
-Eta egualdi hotza, nundik?
-Egualdi hotza iferrak. Hau, iferra esate(n) otseu guk. Haxe gorrixe edo.
-Eta frantzi-iparra edo esaten da?
-Frantzia-iparrra, bai.
-Eta egualdi sikua?
-Egualdi sikue hego-axiek eta...

14. Miñotarrak, borrokalari amorratuak

  • Erref: ELO-034/018
  • Iraupena: 0:01:40. Hasi: 00:31:34. Bukatu: 00:33:14
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030603 Esaerak
  • Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020205 Pertsonaia ezagunak

Laburpena: Miñotarrei buruzko esaera. Borrokalari amorratuak ziren miñotarrak. Erromeria guztietan egin behar izaten zuten borroka.

15. Animaliak eguraldiari igarri

  • Erref: ELO-034/019
  • Iraupena: 0:03:37. Hasi: 00:33:14. Bukatu: 00:36:51
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Natura » 1003 Meteorologia
  • Baserria » Baserriko lanak » 090109 Baserriko animaliak
  • Natura » Fauna » 100201 Hegaztiak

Laburpena: <p>Animaliak igarri egiten du zer eguraldi datorren. Elaiek (enarek) alde egin zuten hemendik azken udaberrian. Hil egin ziren, dirudienez. Kuartadenborei ez die jaramonik egiten. Inoiz ibilita daude garia jo ezinda euriagatik.</p>

16. Elurra eta izotza

  • Erref: ELO-034/020
  • Iraupena: 0:03:43. Hasi: 00:36:51. Bukatu: 00:40:34
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Natura » 1003 Meteorologia

Laburpena: Lehen elurra askoz ere gehiago egiten zuen. Arreba Berrizera eskaileran eroan zutenekoa. Elur klaseak. Izozte handia egin zuen urtea. "Zurdia" edo "lei baltza" zuritu gabe egiten duenean.

17. Urixolak (uholdeak)

  • Erref: ELO-034/022
  • Iraupena: 0:01:20. Hasi: 00:41:55. Bukatu: 00:43:15
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Natura » 1003 Meteorologia

Laburpena: Gogoan ditu Bilbokoak (1983), baina gogorragoak izan ei ziren berak mutikotan Elorrion ezagututakoak. Orain ere halako euriak egingo balitu, gaizki ibiliko ei ginateke.

18. Altzoan zeukan moja bonbak hil

  • Erref: ELO-034/025
  • Iraupena: 0:04:16. Hasi: 00:44:16. Bukatu: 00:48:32
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080305 Gerran hildakoak eta zauritutakoak
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena: Umezurtza zenez, mojekin bizi zen Elorrioko ospitalean. Bonbardaketak hasten zirenean, baso batera joaten ziren. Moja batek (Sor Estefanía) altzoan zuen Isidro, eta bonba batek hil zuen hura; berari ez zitzaion ezer gertatu. Ez du mojen oroitzapen onik. Gero, tunelean babesten ziren.

19. Kaletik Miñotara bonben ihesi

  • Erref: ELO-034/026
  • Iraupena: 0:01:54. Hasi: 00:48:32. Bukatu: 00:50:26
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena: Kalean arriskuan zeudela eta, baserrira itzuli ziren. Gorrien antiaereoak zeuden etxe ostean. Ez zuten abioirik azertatzen. "Abuelo" deitzen zioten abioia eta Francoren aldekoak.

20. Ira eta satsa

  • Erref: ELO-034/029
  • Iraupena: 0:02:00. Hasi: 00:53:04. Bukatu: 00:55:04
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Baserria » Baserriko lanak » 090108 Mendiaren aprobetxamendua

Laburpena: Iratan egitea derrigorra zen. Urrun zeukaten zenbait irasail, Memarixan eta Kanpazarren, esaterako. Satsa nola zaindu.

21. Elorrixoko euskara gogoko

  • Erref: ELO-034/031
  • Iraupena: 0:02:10. Hasi: 00:55:18. Bukatu: 00:57:28
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Euskara » 0402 Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua

Laburpena: Euskarak doinu diferentea, Berrixon edo Abadiñon, esaterako. Arratiara asko aldatzen da. Kosta aldera ere bai. Eibartarrek klaru egiten dute berba. Elorrioko euskara du gogoko.

22. Eskolan zigorra euskaraz egiteagatik

  • Erref: ELO-034/032
  • Iraupena: 0:01:21. Hasi: 00:57:28. Bukatu: 00:58:49
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Euskara » 0401 Euskararen egoera

Laburpena: Eskolan gogor egiten zieten euskaraz egiteagatik. Zigorrak, erregelaz hatz puntetan jo edo liburuak eskuetan jarri, esaterako. Soldadutzan ere debekatuta.

23. Telebista erdaraz gusturago euskaraz baino

  • Erref: ELO-034/033
  • Iraupena: 0:02:11. Hasi: 00:58:49. Bukatu: 01:01:00
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Kultura » Aisia » Hedabideak » 05050502 Telebista
  • Euskara » 0401 Euskararen egoera

Laburpena: <p>Umetan ikasi zuen erdaraz. Orain ere hobeto ulertzen du telebista erdaraz euskaraz baino. Ez du ongi ulertzen euskara batua. Iloba euskalzalearen aipamena. Lagunartean beti euskaraz.</p>

24. Hika

  • Erref: ELO-034/034
  • Iraupena: 0:01:21. Hasi: 01:01:00. Bukatu: 01:02:21
  • Multimedia: bideoa
Gaia(k):
  • Euskara » 0403 Tratamenduak
  • Euskara » Tratamenduak » 040302 Hitanoari buruz

Laburpena: <p>Hika egin ohi du normalean lagunekin. Emakumeekin zuka gehiago. Andreari beti zu. Ez die inportantzia berezirik eman euskarari eta erdarari.</p>

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia