ELO-022

• Herria: Elorrio (Bizkaia)
• Proiektua: Elorrioko ahotsak
• Elkarrizketatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin
• Data: 2010(e)ko Mairen 10a
• Iraupena: 125 min
• Euskarria: Bideo digitala
• Kodifikatzailea: Elexpuru, Juan Martin
• Transkribatzailea(k): Elexpuru, Juan Martin

Hizlaria(k)

Jose Aizpurua

Jose Aizpurua Murgoitio

Elorrio (Bizkaia) (1931)

Zenita auzoko Artealde baserrian jaio zen Errepublika aldarrikatu zen egun berean. Aita gerran hil zitzaion berak sei urte zituela. Ezkondua. Baserrian lan asko egindakoa, ganaduekin batez ere. Elkarrizketa egin zitzaionean, oraindik ere 33 abelburu zituen. Elorrioko Funcor kooperatiban urte luzez jarduna.

Patxi Esteibarlanda

Patxi Esteibarlanda Aizpurua

Elorrio (Bizkaia) (1921)

Zenita auzoko Landabekoa baserrian jaioa. Ezkondua. Baserrian eta fabrikan, bietan egin du lan. Hainbat lantegitan egin du beharra, hemezortzi urterekin hasita. Funcor kooperatibaren sortzaileetarikoa. Berrogei lagun ziren hasieran eta ehunka handik gutxira. Nostalgiaz gogoratzen ditu kooperatibaren une gozoak: eskolak langileen seme-alabentzat, soldatatxoa soldadu zihoazenei, baina ezin ditu ahaztu une mingotsak, lantokia ixtera eraman zutenak.

Pasarteak

1. Baserria

• Erref: ELO-022/002
• Iraupena: 0:04:18. Hasi: 00:01:00. Bukatu: 00:05:18
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko bizimodua » 090202 Baserriaren historia eta kokalekua
• Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua

Laburpena: Mila seiehun eta pikokoa da baserria. Esteibarlanda abizena, Gazetatik etorritakoa. Baserrian egindako obra. Ekonomika 50ean sartu zen.

2. Zenitako auzo-errota

• Erref: ELO-022/003
• Iraupena: 0:03:16. Hasi: 00:05:18. Bukatu: 00:08:34
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090104 Artoa
• Baserria » Baserriko lanak » 090105 Errota

Laburpena:
Artoa urkultzen egiten zuten txikitan. Zenitako auzo-errotaren sorrera-akta buruz esaten du, erdaraz. Ia hogei errota zeuden sasoi batean Elorrion.

-Sutonduan lanik egiten ziñuen mutikotan artua zuritzen edo?
-Artua xehetzen-da, urkultzen-da; hori bai.
-Eta zurittu?
-Zurittu tartien zerian askaurrien, askaurrien.
-Askaurrian hori, sukaldian ez, zikinddu eitten zan sukaldia. Artua urkuldu, berriz, sukaldian, ezta?
-Bai, enjeneral, neguen-da bai; ostien, bero baeuen kanpuen be igual edo.
-Erresaixua errezauaz ala ez?
-Bai, bai. Errotia, auzo-errotia giñeukan. Partia astelenak, bata bai eta bestia ez. Da hori errotioi barriztau zan zerien, milla seirehun da hogeta zazpixen barriztau zan. Hamalau parte zien, hamalau astiak [...] bakotxien. Eta hori ein zan, e, dana esango-ot?
-Zerbait esaten badozu gustatzen etxatzuna, eztou ipiniko, zu trankil.
-Erderaz dago idatzitta: "a primeros días de febrero del año mil seiscientas ventisiete convenieron los vecinos de Zenita, Berrio, Gastea, Mendraka y Lekerikas para renovar eso". Da konpondu eitteko [uetua?] izan daittela, eta izan daittela tiro bikua. Honenbeste oiñ, arra, kana, kana bi tterdi uste dot daukala.
-Zerk dauka kana bi tterdi? Zeren neurrixa da hori? Errotiak?
-Ez. Kania da larogeta zortzi (koma) hiru zentimetro daukaz. [...] kaniak, "la vara", erderaz. Berrehun dukat zan dirue eta juntau. Juan Rementeria zan maiordomua. Kondeziñua: "Para poner andante y moliente para el día de Santiago del año corriente".
-(Barreak) Bertsotan orduan. Asike auzo-errotia zeunken.
-Bai, eta beste bat euan zerien. Elorrixon ba hamazortzi, eztakitt, hemeretzi errota badaz. Batzuk auzo-errotak eta beste batzuk partikularrak.

3. Anbotoko Señoria

• Erref: ELO-022/004
• Iraupena: 0:01:37. Hasi: 00:08:34. Bukatu: 00:10:11
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030604 Ipuinak, mitoak eta istorioak

Laburpena: Umetan entzundako ipuinik ez du gogoan, Anbotoko Señoriana izan ezik. Anbototik Eguarbitzara joaten ei zen airean.

4. Errepublika sortu zen egunean jaioa Jose

• Erref: ELO-022/007
• Iraupena: 0:01:09. Hasi: 00:12:24. Bukatu: 00:13:33
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra aurrea » 080204 1931-1936: II. Errepublika

Laburpena: 1931ko apirilaren 14an jaio zen Jose, errepublika aldarrikatu zen egun berean. Patxi lehengusuak, elkarrizketakideak, 10 urte zituen ordurako eta bera zaintzera etortzen zen. Behin mantarretik galdu ei zuen Patxik ume txikia.

5. "Erauntza" teilatuan

• Erref: ELO-022/008
• Iraupena: 0:01:03. Hasi: 00:13:33. Bukatu: 00:14:36
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak
• Lanbideak » 0708 Etxeginak

Laburpena: Etxe berri bati teilatua egindakoan "erauntza" (ereinotz adarra) jartzen zitzaion teilatuan. Orduan jabeak afari bat eman behar zien langileei, "montxorra".

6. Erramu Eguneko gurutzegaiak

• Erref: ELO-022/009
• Iraupena: 0:03:06. Hasi: 00:14:36. Bukatu: 00:17:42
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » 03040905 Beste batzuk
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak

Laburpena:
Erramu Egunez sahats-makila sorta apainduak eramaten ziren elizara bedeinkatzera. Gero etxe eta arloetan ipintzen ziren. San Gregorio egunean bedeinkatu egiten ziren.

-Atian kurutzia edo?
-Lehen bai, lehen kurutziek erueten zien baiña oiñ kurutzeik pe eztau iñok erueten da.
-Lehen sasoi baten?
-Hoixe! Zelako sortak erueten giñuzen geuk pe!
-Zein egunetan?
-Erremu Egunien. Erremu domekaz. Erremu Sapatuen Bergako ferixia, da Erremu Egunien kurutziak eiñ, ba sortak eiñ zeiñek baiño zeiñek ederrauak eta haundixauak. Baiña zelako mutiko pilluak! Elixia dana beteta kurutzez. Harek erdiko gradak pe danak beteta egoten zien.
-Zela eruaten ziñusten kurutze-makillok edo?
-Sortak eindda, kurioso eindda. Da gero ba batzuk sokiaz, beste batzuk euren azalaz lotuta erueten zittuen, da kurutziak dotore beren zera eindda, eta erremua eta erauntzaz. Eta beste batzuk laranjak pe bai eta beste gauza asko; eta mutiko guztiak haretxek harrapetan.
-Naranjak sortan ipinitta?
-Bai, goixen. Da mutiko guztiok harek harrapetan ariñeketan han ibiltten zien. Bai, bai.
-Eta ze soka zan lotzekua?
-Jeneralien traillak, honek abarkak ebalten ebena, jeneralien.
-Da gero elizatik pasautakuan ze eitten jakuen harei?
-Harei, etxetara partidu. Eskatu eitten [...], neri sei ero, beste batek zortzi, beste batek hamar igual, da harei eruen, eta harek emon eitten eben erriel bat ero, ba zeozer. Eta orduen sasoien diru asko zan.
-Gauza dotoria izango zan, ezta?
-Hoixe, hoixe, orduen karamelo bat pe asko zan. Oiñ ez.
-Etxetara kurutzia eginda eruaten zan, ala?
-Etxetara lotuta pixkat, lau-bost edo zortzi [...] Solo bakotxien bat ipintteko. Gero, atzo izengo zan, San Jurgi edo zera, ur bedeinkatuen eguna. [...]. Ointxe astien ixen da ba, eguenien, eguaztenien ero. San Gregorixo! San Gregorixo!, San Gregorixo! Bai. Eta orduen egoten zan ur bedeinkatuoi, hori kurutzioi eiñ eta soluen ipinttekoko. San Gregorixo ixeten zan ur bedeinkatua. Gure andriai aurten be akordau dxako baiña ba!, elixara ez juetearren...
-Eta zela eitten zan San Gregorixo egunian ur bedeinkatuaki? Bota eitten zan?
-Gero kurutziai bota eta horrek soluetan sartu eta soluetan bota eitten zan apur bat, soluetan be bota eitten zan apur bat. Lehenauko zera. San Gregorixo egunian. Hamen bai. Lehen hori ur bedeinkatuoi ekarri barik... Pazkuetan ero hor izeten zan su bedeinkatua.

7. Su bedeinkatua begizkoaren kontra

• Erref: ELO-022/010
• Iraupena: 0:02:26. Hasi: 00:17:42. Bukatu: 00:20:08
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » 030412 Ohiturak eta sinesmenak

Laburpena: Pazkoa egunez su bedeinkatua ekartzen zen elizatik etxera. Behiak igurzten ziren harekin begizkoari aurre egiteko.

8. Patxiren eskola-egunak

• Erref: ELO-022/012
• Iraupena: 0:01:28. Hasi: 00:21:22. Bukatu: 00:22:50
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030101 Eskola
• Euskara » 0401 Euskararen egoera

Laburpena: Euria zenean bakarrik eskolara. Hotz egiten zuen neguan. Dena erdaraz, eta ez zuten ulertzen. Gaueko eskola.

9. Errepublika jaio zen eguna

• Erref: ELO-022/013
• Iraupena: 0:01:22. Hasi: 00:22:50. Bukatu: 00:24:12
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra aurrea » 080204 1931-1936: II. Errepublika

Laburpena: Eibartik bandera ekarri eta bandak jo zuen plazan Errepublika aldarrikatu zen egunean

10. Alderdi politikoen lokalak Elorrion

• Erref: ELO-022/014
• Iraupena: 0:01:58. Hasi: 00:24:12. Bukatu: 00:26:10
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra aurrea » 080204 1931-1936: II. Errepublika
• Politika » Jarrera politikoak » 080101 Sozialistak
• Politika » Jarrera politikoak » 080102 Abertzaleak
• Politika » Jarrera politikoak » 080110 Alderdien egoitzak

Laburpena: Nazionalistek, errepublikanoek eta karlistek bazuten bakoitzak bere lokala Elorrion. Herrian oso estimatua izan ez zen alkate baten kontuak.

11. Milizianoak baserrietara; bonbardaketak

• Erref: ELO-022/016
• Iraupena: 0:03:04. Hasi: 00:28:36. Bukatu: 00:31:40
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080309 Gerraren eragina

Laburpena: Milizianoak baserrietara etorri ohi ziren janari eske. Iheslari baten istorioa. Babeslekuetan ezkutatzen ziren bonbardaketak zeudenean.

12. Bonbardaketak Elorrion

• Erref: ELO-022/018
• Iraupena: 0:03:39. Hasi: 00:35:06. Bukatu: 00:38:45
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena: Abioiek zein kanoiek sarri bonbardatu zuten Elorrio. Abioiek bonbardatu zuten egunean, hiru edo lau hil ziren. Argiñetan hilobi bat apurtu zuten.

13. Frankistak sartu osteko errepresioa

• Erref: ELO-022/019
• Iraupena: 0:01:45. Hasi: 00:38:45. Bukatu: 00:40:30
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080302 Errepresioa

Laburpena: Jende asko sartu zuten kartzelan, baina ez ei zuten inor hil. Elgetan, ostera, bai.

14. Alderdien egoitzak inkautatu

• Erref: ELO-022/020
• Iraupena: 0:01:28. Hasi: 00:40:30. Bukatu: 00:41:58
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080303 Ondasunen galera
• Politika » Jarrera politikoak » 080110 Alderdien egoitzak

Laburpena: Errepublikaren aldeko alderdien egoitzak inkautatu egin zituzten. Non zegoen lokal bakoitza.

15. Jose lanean mutikotatik

• Erref: ELO-022/021
• Iraupena: 0:01:29. Hasi: 00:41:58. Bukatu: 00:43:27
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020101 Etxeko giroa
• Baserria » Baserriko bizimodua » 090201 Baserriko bizimodua
• Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » 030101 Eskola

Laburpena: Ez zuen eskolara joateko astirik izan. Aita gerran galdu zenez, etxean lan egin beharra izan zuen txiki-txikitatik.

16. Aitita, istilu-bitartekaria

• Erref: ELO-022/022
• Iraupena: 0:03:11. Hasi: 00:43:27. Bukatu: 00:46:38
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030601 Anekdotak, kontakizunak
• Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020205 Pertsonaia ezagunak

Laburpena: Joseren aitita oso argia eta estimatua ei zen. Bitartekaria izaten zen istiluetan. Batez ere, errenteroak errenta ordaindu ezinik geratu eta etxe-alderak (aldaerak) egin beharrean aurkitzen zirenean. Auzoan gehienak errenteroak ziren, gutxi etxaunak (etxejabeak).

17. Patxiren bizikleta

• Erref: ELO-022/023
• Iraupena: 0:02:02. Hasi: 00:46:38. Bukatu: 00:48:40
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Herria, azpiegitura » Garraioak » 010202 Bizikletak eta motorrak

Laburpena: Patxik zeukan auzoko bizikleta bakarra. Behin etxaun handi bat etorri zitzaion eske.

18. Gezurretako apaizak informazioa lortzeko

• Erref: ELO-022/024
• Iraupena: 0:02:43. Hasi: 00:48:40. Bukatu: 00:51:23
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080302 Errepresioa

Laburpena:
Beldur handia zegoen gerraostean. Edozer gauzagatik "Batallón de Trabajadores"era eramaten zituzten. Ba omen ziren han apaiz mozorrotzen ziren poliziak, konfesioan informazioa lortzeko.

19. Estraperlo kontuak

• Erref: ELO-022/026
• Iraupena: 0:03:10. Hasi: 00:53:30. Bukatu: 00:56:40
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » 080402 Ekonomia gerraostean

Laburpena: Aramaiora, Angiozarrera edo Eitzara (Zaldibar) isilpean errotara . Cuatro Vientos-era (Aramaio) ardo bila. Ermuko baserri bat, ona kontrabandorako. Guarda zibilak "untatuta".

20. Auzo-errota zaharraz

• Erref: ELO-022/027
• Iraupena: 0:01:30. Hasi: 00:56:40. Bukatu: 00:58:10
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090105 Errota

Laburpena:
"Tiro biko" errotarria artatxikiarentzat. Auzo-errotaren gorabeherak.

21. Isuna patata ez deklaratzeagatik

• Erref: ELO-022/028
• Iraupena: 0:02:46. Hasi: 00:58:10. Bukatu: 01:00:56
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » 080402 Ekonomia gerraostean

Laburpena: Nagusiari eta udalari garia entregatu behar zieten, hartzen zuten gehiena. Artoaz moldatu behar etxean. Patxik multa bat jaso zuen zenbat patata hartu zuen ez deklaratzeagatik.

22. Eguneko jornalaz ezin abarketa-parea ordaindu

• Erref: ELO-022/029
• Iraupena: 0:00:56. Hasi: 01:00:56. Bukatu: 01:01:52
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ekonomia eta industria » 0602 Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak

Laburpena: Bi pezeta, Patxiren lehen jornala. Abarketa pareak 10 errial balio (2,50).

23. Eguraldiari zelan igarri

• Erref: ELO-022/030
• Iraupena: 0:02:15. Hasi: 01:01:52. Bukatu: 01:04:07
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Natura » 1003 Meteorologia

Laburpena:
Abereak mendian gora joaten badira, eguraldi ona, behera badoaz, txarra. Satsari buelta, ilea ebaki... ilbeheran. Ilberrian botatako pagoa "bitsa" darixola".

-Egualdixai zeuk zela igartzen jatzu?
-Lengo zarren esakeria, mutikotia basuen ibiltten giñenien, idetan ibiltten giñenien, ganaua illuntzixen ardixa-ta mendixen gora jueten bada, denpora ona hurrengo egunien. Ta holan barrankura, zuluetara ta jueten bazan-eta, arrena, zaata asko intxarrixak-eta, zaata asko etaraten baeben, hurrengo egunian denpora txarra. Halan esakeria lenaokuak esaten eben.
-Zeozer eukiko dau.
-Bai, bai. Ganaua gora jueten danien, jeneralien denpora ona hurrengo egunien. Hori hamentxe be bai.
-P: Kaballerixia zerien Santamaiñara gora ixoten ebenien -oin piñua dao eta ikusi ezta itten baiña-, gora jueten zienien, e, "denpora ona da bixar". Enjeneral...
-Satelite bihar barik.
-Ardixekin gu Memarixan ibiltten giñenien, ardixekin beti illuntzixen, illunkerie igual eskasa laiñua ta, ardixek gora ta gora ta gora ta, ba!, bixar denpora ona dator, idetan bixar. Ta intxarrixak-eta zaata asko etaraten berutz juten bazien barrankuetara ta sakonetara, hurrengo egunien denporale txarra jeneralian.
-Kuarta-denporei eta kaso eitten jatzuen?
-Kuarta-denborak eta ilbarri-ilberak eta gaur baiño fede gehixao euan len asko be. Lenau satsai buelta emoteko be ilberan beti. Ilbarrixan siku-siku eitten zan satsa, zezpalan letxe dana sekatu..., probetxuik ez eukan [harek].
-P:Zurittu.
-Zurittu. Ta beti ilberan, ilberan satsai buelta. Eta etara be azpixak eta be jeneralien. Ulie ebai be bai. Ulie ebai be jeneralien ilberan. Gutxiao galtzen zala esaten eben asko be, ilbarrikua gehixao galtzen zala ulia. Esakerak.
-Eta arbolak-eta iñausteko?
-Arbolia be baitta.
-P:Arbolia, izardixa botaten dau ilbarrixan zertu ezkero. Ilbarrixan botatako pagua sutara botatakuan bitsa darixola.

24. Estartarroak

• Erref: ELO-022/031
• Iraupena: 0:01:47. Hasi: 01:04:07. Bukatu: 01:05:54
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » 010102 Eraikuntzak eta azpiegiturak
• Baserria » Baserriko lanak » 090102 Lurra lantzea

Laburpena: "Zamia", gurdiaren atzeko abar-mordoa frena dezan. Estartak edo estatarroak eragiten zituen. Estatarroei buruzko solasa.

25. Haize-klaseak

• Erref: ELO-022/032
• Iraupena: 0:02:42. Hasi: 01:05:54. Bukatu: 01:08:36
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Natura » 1003 Meteorologia

Laburpena: "Anboto haizea" edo "behe-haizea", euria dakarrena. Txitxareak kanpora irteten badira, euria. "Napar-hegoia", lehorra eta freskoa. Elurte handiak hego-haizearekin.

26. Garia erein eta zaintzen

• Erref: ELO-022/033
• Iraupena: 0:04:06. Hasi: 01:08:36. Bukatu: 01:12:42
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090106 Baserriko tresnak
• Baserria » Baserriko lanak » 090102 Lurra lantzea
• Baserria » Baserriko lanak » 090103 Garia

Laburpena:
Zemendian (azaroan) erein ohi zen garia, baina urtarrilean ere ibilita daude. Martian arearekin apur bat jorratzen zen. Gariari buruzko esaera. "Errotu" egiten da garia, hazi batetik hainbat landare.

27. Gari-produkzioa lurraren araberakoa

• Erref: ELO-022/034
• Iraupena: 0:01:47. Hasi: 01:12:42. Bukatu: 01:14:29
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090103 Garia

Laburpena: Lur gozoa eta aidosoa behar du gariak. Berrio, Mendraka..., goi aldea ei da ona. Berrioko Amurdi baserria izan zen azkenetarikoa garia ereiten.

28. Garia ebakitzen

• Erref: ELO-022/035
• Iraupena: 0:02:16. Hasi: 01:14:29. Bukatu: 01:16:45
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090103 Garia

Laburpena: Igitaiaz ebaki ohi zen garia, segaz eta segadoraz gero. Gero azaoak, eskutak, egiten ziren. Hamarnaka elkartzen zituzten, lapurretan eginez gero konturatzeko.

29. Garia ebaki eta jotzen

• Erref: ELO-022/037
• Iraupena: 0:03:25. Hasi: 01:17:55. Bukatu: 01:21:20
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090103 Garia
• Natura » Fauna » 100201 Hegaztiak
• Baserria » Baserriko lanak » 090106 Baserriko tresnak

Laburpena:
Eguraldi txarrak etorriz gero, eskutak "kopetetan" jartzen ziren, burua beti airean izateko. Eskutak egiteko ziria, sahatsezkoa. Eskuz jotzen zen antzina. Txoriak uxatzeko trikimailuak.

30. Txondorrak eta karobiak

• Erref: ELO-022/038
• Iraupena: 0:02:22. Hasi: 01:21:20. Bukatu: 01:23:42
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090113 Baserriari lotutako lanbideak

Laburpena: Txondorrik ez dute eurek egin. Berrio aldean eta bai. Karerik ere ez, baina karobi zahar asko ezagutu dute. Ezagutu dituzte taldean karea egin dutenak.

31. Txerria hazten

• Erref: ELO-022/039
• Iraupena: 0:05:26. Hasi: 01:23:42. Bukatu: 01:29:08
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090109 Baserriko animaliak

Laburpena:
Urtero pare bat txerri hazi izan ditu Josek. Irendu egin ohi ziren. Asun-uraz sendatu eta txukundu ohi zituzten. Saltzailea Nafarroatik oinez, txerriak aurrean hartuta, antzina. "Ordotxa" nahiago, garbitasun kontuengatik. Gaixotasunak.

32. Txerria hil eta banatzen

• Erref: ELO-022/040
• Iraupena: 0:03:22. Hasi: 01:29:08. Bukatu: 01:32:30
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Aisia » Jai-giroa » 050201 Etxe barruko ospakizunak
• Baserria » Baserriko lanak » 090110 Abere-hiltzea
• Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » 030301 Jatekoa eta edatekoa

Laburpena:
Gantxuaz hiltzen zuen txerri-hiltzaileak. Txarri-bodia: txerria hiltzen zen egunean egiten zen afaria: solomoa eta odolosteak. Gibela goizean jaten zen. Erregaluak.

33. Txerrikia kontserbatzen

• Erref: ELO-022/041
• Iraupena: 0:02:05. Hasi: 01:32:30. Bukatu: 01:34:35
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090110 Abere-hiltzea
• Iritziak » 1201 Antzinako bizimoduari buruzkoak
• Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » 030301 Jatekoa eta edatekoa

Laburpena:
Arkan gordetzen ziren urdaiazpikoak. Haritzezkoak dira Joseren etxekoak. Gero gatza ematen zieten. Bizimodu estua ordukoa.

34. Funcor kooperatiban lanean

• Erref: ELO-022/043
• Iraupena: 0:01:52. Hasi: 01:36:35. Bukatu: 01:38:27
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ekonomia eta industria » 0602 Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak

Laburpena: Fundizioa eta nekazari-makinaria egiten zen Funcor kooperatiban. 400 bat langile inguru omen ziren, 60 bat emakumeak. Lanaren xehetasunak.

35. Funcorren obra sozialak

• Erref: ELO-022/045
• Iraupena: 0:01:15. Hasi: 01:39:50. Bukatu: 01:41:05
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ekonomia eta industria » 0602 Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak

Laburpena: Umeentzat eskolak debalde zituen Funcorrek. Lursailak ere bazituen, orain Eroskik duena, esaterako.

36. Elorrio, herri euskalduna

• Erref: ELO-022/047
• Iraupena: 0:02:08. Hasi: 01:43:30. Bukatu: 01:45:38
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Euskara » 0401 Euskararen egoera

Laburpena: Elorrio ia guztiz euskalduna zen beren ume denboran. Bi edo hiru erdaldun gogoratzen dituzte. Josek dio ez dakiela ia erdararik. Beren denboran ez zen ia inor joaten Arabara erdaraz ikastera, baina lehenago bai.

37. Hagindun igitaia

• Erref: ELO-022/048
• Iraupena: 0:01:06. Hasi: 01:45:38. Bukatu: 01:46:44
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Baserria » Baserriko lanak » 090102 Lurra lantzea

Laburpena:
Hagindun-igitaiaz egindako ebakia txarra ei da oso. Lehen muna bazterretako belarra ebakitzeko ere erabiltzen zen.

38. Baserritarrak eta kaletarrak

• Erref: ELO-022/049
• Iraupena: 0:02:04. Hasi: 01:46:44. Bukatu: 01:48:48
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020203 Baserria vs. Kalea
• Familia eta harremanak » Bikote kontuak » 020302 Ezkontzak

Laburpena:
Kaletarrek ez zuten baserrira ezkondu nahi izaten. Baserritarra bajutzat hartu ohi zen.

39. "Burdinaraketan" bala artean

• Erref: ELO-022/051
• Iraupena: 0:01:02. Hasi: 01:51:58. Bukatu: 01:53:00
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030601 Anekdotak, kontakizunak
• Politika » Gerra zibila (1936-1939) » 080304 Borroka

Laburpena: Gerra denborako istorioa: bala artean burdinaraketan ari zen gizona. Mola jenerala ikusi zuen Patxik Elorrioko kalean.

40. Berorika abade eta abogaduei

• Erref: ELO-022/053
• Iraupena: 0:02:01. Hasi: 01:54:24. Bukatu: 01:56:25
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Euskara » 0403 Tratamenduak
• Euskara » Tratamenduak » 040301 Berorika
• Euskara » Tratamenduak » 040302 Hitanoari buruz

Laburpena:
Abadeei-eta, berorika. Albaitariari ez. Anai-arreben artean zuka Josek, eta hika, ostera, Patxik.

41. Elorrioko auzoen artean euskaraz diferente

• Erref: ELO-022/054
• Iraupena: 0:02:35. Hasi: 01:56:25. Bukatu: 01:59:00
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Euskara » 0402 Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua

Laburpena: "Tonada" diferentea auzo batetik bestera. Baina hitzetan ez ei dago diferentzia handirik. Aramaion, Arrasaten, Berrizen, Elgetan... diferente. Apata aldera ez ei da hainbeste aldatzen.

42. Bizkaian non euskararik onena?

• Erref: ELO-022/056
• Iraupena: 0:01:04. Hasi: 02:01:08. Bukatu: 02:02:12
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Euskara » 0402 Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
• 04 Euskara

Laburpena: Bizkaian ez dute lehenesten euskara bat besteen gainetik. Lehenago ez zen euskararik egiten Bilbo aldean, orain bai.

43. Fray Gabriel de Landaren historia

• Erref: ELO-022/057
• Iraupena: 0:02:24. Hasi: 02:02:12. Bukatu: 02:04:36
• Multimedia: bideoa
Gaia(k):
• Familia eta harremanak » Herriko giroa » 020205 Pertsonaia ezagunak
• Baserria » Baserriko bizimodua » 090202 Baserriaren historia eta kokalekua

Laburpena: Patxiren leinuko fraide santu baten historia. Lima, 1643. Buruz ematen du idatzi batean datorrena. Ez omen zuten santu egin dirurik ez zutelako tramiteak egiteko.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia