Eibar (Gipuzkoa)

Eibarko putetxeak

Eibarko putetxeak <p>Elgetara ez zegoen biderik. Eibarko kaleak; herriko bi putetxeen inguruko kontuak aipatzen dituzte.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-033-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elgetara ez zegoen biderik. Eibarko kaleak; herriko bi putetxeen inguruko kontuak aipatzen dituzte.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Mari Carmen: Ta kamiñorik be ez euan Elgetara, e? kamiñorik be ez. Gero in eben /ieben/.
- Zeuek, orduan, Untzagatik, Zezenbidetik...?
- M.C.: Gu Zezenbidetik... bueno, ha zan kallejoia, ta han ez ebillen karrorik be ez, autorik be ez ta... Ta han, han be ibiltzen giñan ume mordua jolasten, edo ontzitxuekin ta kopintxuekin ta, ez dakizu? Ta gero han goixan, igo halan bueltan ta, ointxe daozen moduan, etxe bi. Han euan Casablancaneko etxia, putaetxia han.
- Putaetxia?
- M.C.: Putaetxia. Ta ikutzen eskuen guri…
- Julita: Villaconcha y Villamarina [...].
- M.C.: Bai, Villaconcha bat, eta bestia, handikaldekua, “La casa del Campo de María", haundixaua. Bai. Hara ez giñan juaten asko, baiña hamenguari bai. Hamengura juaten giñan ta “Ey, guapitas, ¿nos traéis pasteles?” ta pastelen billa Pistonenera. Ta gero txakur haundixa-ta emoten eskuen ta gure pozaa! bueno...!
-Ta ze zian kanpotarrak zian?
- M.C.: Bai, dan-danak kanpotarrak, e! danak kanpotarrak. Gaiñera, "de carné" zian, e? ez oin dabizenak hor.
- J.: Ta, gaiñera, etortzen ziran barixakuan.
- A bai?
- M.C.: Bai, barrixak.
- J.: Ta Estaziño kalia dana gizonez jositta.
- M.C.: Bai, trenian, trenian.
- J.: Desfilia. Perfume bat eta... bueno...!
- M.C.: Bai, bai. bai.
- J.: Neska... majak, gaiñera, neskak be.
- Eibar guztia kruzau bihar, gaiñera.
- M.C.: Bai, dana, dana.
- J.: Dana! Hantxe, zain-zain.
- M.C.: Ta notatzen jakuen, porke zapata takoitxuakin ta pintauta, baiña exageradak ez zian etortzen. Oin dabiz gehixo, e! Bueno...! Harek bakarrik, ba, neska ederrak eta, ba, soiñeko sedazkua igual ta zelan domeketan bakarrik jazten zan ondo, ba: "Eneee! Esas son aquellas, las putitas, las putitas". Ez dakizu? Ta euan ayuntamentoko atzian, oin arte be hantxe eon da, Kruz Roja modokua egon da –oin barriztu zelan ein eben, ba, oin ez dau; poliziakua bakarrik dare oin– ta hantxe...
- J.: Rebisiñua, ezta?
- M.C.: ... rebisiñora juten zian. Obligauta, e! Obligauta, rebisiñora. Bajatzen zian Zezenbidetik eta rebisiñora juten zien.
- J.: [Ez non] akordatzen, hori entzunda.
- M.C.: Bai. Ta gu, ba, zelan ez zekiun ezebe, ba, gu, ba, errekauak] ein ta... Bueno...! Behin bautizua euan euan umen batena, bautizua. Gu pozik euren atzetik. Kotxian jun zian bautizora. Ta gero, bueltan, Zezenbidian Gure-leku tokixa dauan denda bat zan ta hamen beti tabernia. Beste tabernia, jaten-ta emoten dabe ba oin? Gure-leku dau bat, ezta?
- J.: A bai! zelan don haura?
- M.C.: Gure-leku. Ta bestia hamen euan lehen era “Bar Unión” era antes, baiña oin beste izen bat dauka, gero aldemenian dau “el Xok”.
- Gurbil.
- J.: Gurbil!
- M.C.: Gurbil! Gurbil. Ha beti izan da tabernia. “Bar Unión” antziñan, gero “Bar Luis” ta oin ba Gurbil. Ta hamen, Gure-lekun tokixa... Gure-leku euan tabernia, ha zan dendia, Baskaraneneko dendia. Famoso... alkatesia?
- Bai.
- M.C.: Haretxen aittittana ta. Baskaran…
- Marzelino ta…?
- M.C.: Marzelino Baskaran. Andria egoten zan dendan, Maria, andra guapa bat. Eurak tallartxua eken, ta semiakin ta alabiakin juten zan tallarrera Baskaran, Marzelino Baskaran. Semia gero, Baskaran, famosua zelan zan?
- Benigno.
- M.C.: Benigno.
- J.: Benigno Baskaran, gero alkatia izandakua?
- M.C.: Ez,ez.
- Ez, Auroran aitta.
- M.C.: Aurora, Aurora izan zan.
- Auroran aitta Benigno.
- M.C.: Aurora izan zonan alkatia!
- J.: Baiá aitta...?
- M.C.: Aitta Benigno.
- J.: Benigno. Baiña zuk esan dozu...
- M.C.: Aittitta Marzelino.
- J.: Aa... Marzelino, bai.
- M.C.: Marzelino Baskaran, famosua.
- J.: Aitta Benigno.
- M.C.: Marzelino Baskaran, gaiñera, zonan sozialista famosua.
- J.: Bai, bai.
- M.C.: Famosua. Ta gu bizi giñan... Bueno, hori akabatzera noia. Hantxe autotxuakin gorutz karameluak botatzen. Uuu... gure poza! karameluak, badakizu? jolin, txikitiakin bi emoten etsuen bakarrik eta han gratis!
- J.: Txikitan bat eta perruan bi.
- M.C.: Ta ez dakit zeiñen bautizua izan zan, baiña gerra-denporia baiño lentxuau.

Egilea(k): Enara Magunazelaia (Eibar BHI) , Ane Osoro (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia