Eibar (Gipuzkoa)

Botak eta zapatak aberatsentzat

Botak eta zapatak aberatsentzat Botak eta zapatak aberatsek bakarrik izaten zituzten, gainontzekoek alpargatak janzten zituzten. Carmenek bere lagun erremontista baten anekdotak kontatzen ditu alpargatak zirela eta.
Tamaina:
Botak eta zapatak aberatsek bakarrik izaten zituzten, gainontzekoek alpargatak janzten zituzten. Carmenek bere lagun erremontista baten anekdotak kontatzen ditu alpargatak zirela eta.

Transkripzioa

-Orduan oiñetakorik eta botarik eta ixa ez zan egongo?
-Bai, baeuan, bauean. Oingo morukuak, hainbeste ez, e. Lehen-lehen-lehen euazen “borceguís” esaten etsen, "borseguís". Baina abarketia dana, zapatillak eta aberatsak. Domeketarako ba zurixa gorde ta gero “el día de labor” baltzak. Baltzak, ez zikintzeko.
-Umetan-eta zaindu ein bihar izaten zian abarketak.
-Honbre, honbre, honbre.
-Domeketakuak.
-Gehixenbat gizonezkuei eta entzun detset pelotan eta fobaillian eitten eta ortozik.
-Nik nekan anai bat pelotari, zesta-punta. Hamabost urtekin jun zan Peru, Lima. Joan leike "al Perú, a Lima" hamabost urtekin, e.
-Julita: "Era guapo-guapo, guapísimo".
-"El año treinta y uno. Qué guapo era! Alto, majo!" Eta harek, klaro, ibiltzen zian, Frontoi Zaharra esaten genduan, ezautuko zenduan, eta Frontoi Zaharrian ibiltzen zian ba ikasten, beren zestokin ikasten. Baiña gero hasi zian Fronton Astelenan, eta klaro, etxera etortzen zan abarketa barik eta gure amak, balio eben "sesenta céntimos", sei perro, "pero"... Ta beti bronkia. Zer eitten eban? Akordau naiz ointxe, ortozik. Ortozik, ortozik ibiltzen zan. Ta maitte eben, Eibarko gizon guztiak maitte etsen gure mutikuari. Beste batzueri be bai baiña hari be bai. Ta juten zian hara, ointxe juten dien moduan batzuek, ejerziziua ittera, ez dakizu, palistak eta, han jolastera zerera, ordua hartu ta Astelenara. “Ze habil hi ortozik?” eta. “Bai, apurtzen juat eta gero amak bronkia”. “Bueno-bueno-bueno, autso gure abarketak” Eta bere zapatilla zarrak eta abarketak eta emon eitten etsen honek, Irustas zan bat eta Balenziaganekuak eta honek pixkat, ez dakizu? Ta ekan lekutxo bat, frontoia diferentia zan lehen, da han ostian lekutxo bat ekan ta hantxe gordetzen eban beran zapatillok. Ta behin, harek gordetzen ebana frontoia, jun bihar ziñan haren andriana: “bixar bihar dou /bihou/ zazpiretan, edo zortziretan”, ez dakizu?, “Baratesia” edo zela deitzen detse horreri? Ez dakit. Eurek eken arduria...
-Bidarte eta ez zien lehenago?
-Ez. Bidarte ta zian, baiña han andria egoten zana Salomé ekan izena, famosia zan eibartarra, Salomé. Ta harek gizonakin ekan hatxe biharra, garbittu ta pelotak eruan ta ekarri eta halaxe. Behin ez detsa ba topau zapatillok nere anaiari, ta: “Hi, Fernando, honek zapatillok nori ostu etsak!?”. “Neriak dia, neri emon deste Fulanok eta Benganok”. “Guzurra! Hik ostu in dok, lapurra haiz hi!” ta. Andra zoro bat zan, pixkat, ez dakizu? Ta ipiñi eban ba lotsatuta danen aurrein. Bronkia. Ta ze ein etsan nere anaiak, matraillekua emon andriari. Hori ezin leike ein, ezta. Daaa!, matraillekua eta urten ein eban frontoittik, porke lapurra ta lapurra esaten etsan eta ez zan, ez zan; emon ein etsan harek, ta andriak baakizu ze ein eban? Pelukerixara etorri. Baakixan: “Joango nok aittaana”. Etorri zan aittaana. Ta beteta pelukerixia. Ta “hauxe ta hauxe ein jestak hire semiak, matraillekua emon jestak”. Batzuek: “ondo ein deun, batzuek, hik mereziko ebanan”. Bestia etxian euan, etorri etxera aitta, zintturoiakin paliza bat... Ene..!
-Julita: Gizajua.
-Gizajua ba.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia