Secundino Loidi Erquizia Panpo

Eibar (Gipuzkoa) (1919-2010)

Biografia

Secundino Eibarren jaio zen, hobeto esanda: Eibarko udaletxean, bere aita udaletxeko atezaina izan baitzen. II. Errepublika aldarrikatu zen eguna gertutik bizi izan zuen: Secundino umea izan zen, bere aitak hala egiteko aginduta, Errepublikaren bandera bila zentro errepublikanora joan zena. Beharbada, Secundinori, aurrerantzean politikarekiko izan zuen konpromisoa gertaera horrek esnatu zion. Une latzak bizi izan zituen gerratean: frontean zegoela, nazionalak Eibarren sartu zirela eta bere aita eraman zutela jakin zuen; ez zuen gehiago bere aitaren berri izan. Armeria Eskolak izan zuen maestriako lehen promozio edo ikasle–taldeko kidea izan zen. Victor Sarasqueta lantegian jardun zuen beharrean eta gero bere tailerra sortu zuen. Txirrindularitza gustukoa zuen eta “Bicicleta Eibarresa”ren sorrerarekin zerikusi handia izan zuen. Club Ciclista-ren presidente izan zen eta baita Armeria Eskolako ikasle ohien elkarteko lehendakari ere. Esparru askotan lan ugari egin zuen Eibarren Secundinok.

Zintak

KodeaDataProiektua
AB-198 2000 Egoibarra - Eibartarren Ahotan
AB-265 2001 Egoibarra - Eibartarren Ahotan
AB-319 2002 Egoibarra - Eibartarren Ahotan

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Tomás Meabe aterpetxea
2 Krisialdi ekonomikoa; Arrateko bidea
3 Salvador Marzana: gizon ekintzailea
4 Tomás Meabe aterpetxearen aurrekaria
5 II. Errepublikaren aldarrikapena Eibarren
6 II. Errepublikaren aldarrikapena
7 Apirilaren 14a Eibarren
8 "Muy Ejemplar Ciudad" izendapena
9 Altxamendu militarra Jacan
10 Untzaga plazaren izen-aldaketa
11 Apirilaren 12ko hauteskundeen emaitzak
12 Niceto Alcalá Zamora Eibarren
13 Aita eta aitita udaletxeko atezain Bideoaren ikonoa
14 1936ko altxamendu militarraren eguna Bideoaren ikonoa
15 Udaletxean bizi zirenak Bideoaren ikonoa
16 Gerra garaian, Deustura fusilak egitera Bideoaren ikonoa
17 Armeria Eskolan ikasitakoa Bideoaren ikonoa
18 Armeria Eskolako irakasleak Bideoaren ikonoa
19 Gerran fusilak egin, kartzelara eta soldadutzara Bideoaren ikonoa
20 Udaletxean eskola, institutua, musika banda Bideoaren ikonoa
21 Udaletxearen ingurua Bideoaren ikonoa
22 `Panpo´ ezizena nondik datorkien Bideoaren ikonoa
23 Mikeleteen eraikina eta zeregina Bideoaren ikonoa
24 Telleria alkatea Bideoaren ikonoa
25 GAC, Orbea eta Beistegi txirrindulari taldeak Bideoaren ikonoa
26 Luis Urzelai txirrindularia Bideoaren ikonoa
27 Eibarko bizikletaren antolakuntza Bideoaren ikonoa
28 Eibarrera etortzen ziren txirrindulariak Bideoaren ikonoa
29 Txirrindulari lasterketen antolakuntza eta dirua Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia