Miren Begoña Arriaga Leniz

Eibar (Gipuzkoa) (1921)

Biografia

Eibarko Maria Angela kaleko etxe batean jaio zen Miren, kartutxoak saltzen zituen denda baten gainean. Dendariak deskuidua izan eta su hartu zuen eraikin osoak. Bost urte zituen etxerik gabe geratu eta Txontara lekualdatu behar izan zirenean. Bizkaitarrak zituen gurasoak: Berrizkoa aita, Ispasterkoa ama. Jardiñetako eskolan egin zituen ikasketak. II. Errepublika eta 1934. urteko erreboluzioko oroitzapen garbiak dauzka. Neska koskorra zen gerra zibilak eztanda egin zuenean. Ondo gogoratzen du hura ere. Ispasterko baserrian eta Ereñon pasa zuen sasoi hura, babesean, baina hurbil zuten Gernika eta pasarte zirraragarriak kontatzen ditu.

Gerraostean Eibarrera itzuli eta administrazio ikasketak egin zituen bertako akademia batean. 23 urte zituen El Reno eskopeta lantegiko ofizinan hartu zutenean.  Bertan jardun zuen erretiroa hartu zuenera bitartean. Garaiko lanketa prozesua eta lan-baldintzei buruz dihardu elkarrizketa honetan. 

Mercedes Kareagarekin batera, Eibarko Goi Argi emakume Elkarteko fundatzaileetako bat izan zen Miren. Elkartearen hastapenak, honen antolaketa, finantzaketa eta ekintzei buruz hitz egiten digu bere ahizpa Arrate Arriaga Lenizekin batera.

Zintak

KodeaDataProiektua
EIB-680 2019 Eibarko ondare industriala

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Sute baten ondorioz etxea galdu zutenekoa Bideoaren ikonoa
2 Ibarkurutze eta Jardiñetako eskolan ibilia Bideoaren ikonoa
3 Mugerzaren marrazki eskola Bideoaren ikonoa
4 "Txikitia, txinoentzako" Bideoaren ikonoa
5 Dotrina ostean, kalean jolasean Bideoaren ikonoa
6 Haurtzaroko Ibarkurutze kalea Bideoaren ikonoa
7 Orbeako langilea zen aita Bideoaren ikonoa
8 Gerra zibilak ez zien, zorionez, ezbehar handiegirik eragin Bideoaren ikonoa
9 Gerraostea: etxea konfiskatuta eta errazionamendu garaia Bideoaren ikonoa
10 Gernikara ihes egin bonbardaketaren biharamuna ikusteko Bideoaren ikonoa
11 1934. urteko urriko matxinada Eibarren Bideoaren ikonoa
12 Consuelorekin ikasi zuen bordatzen Bideoaren ikonoa
13 Administrazio ikasketak akademian eta El Reno-ko "ofizinista" Bideoaren ikonoa
14 El Reno lantegiaren kokapena eta ekoizpena Bideoaren ikonoa
15 Bulegoko lana eta lan-baldintzak Bideoaren ikonoa
16 Eskopeta bat ekoizteko prozesuari buruzko azalpenak Bideoaren ikonoa
17 El Reno eskopeta fabrika Bideoaren ikonoa
18 Kotizatze sistema berriari mesfidati erantzun zioten langileek Bideoaren ikonoa
19 Armagina: umetatik ikasitako ofizioa Bideoaren ikonoa
20 "Sociedad Femenina Eibarresa" edo Goi-Argi Elkartea Bideoaren ikonoa
21 Goi-Argi elkartean antolatzen zituzten ekintzak eta finantzaketa Bideoaren ikonoa
22 "Tonbolia" Bideoaren ikonoa
23 Mercedes Kareagaren "Día del seminarista Eibarrés" Bideoaren ikonoa
24 Goi-Argiko neska taldearen irteerak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia