Josebe Jaio Barrenetxea

Durango (Bizkaia) (1927)

Biografia

1927an jaio zen San Roke auzoko Etxebarrin. Aita bertakoa zuen eta ama Bernagoitikoa (Amorebieta-Etxano), sei neba-arreba izan ziren. Umetan Ospitaleko eskolara joan zen. Durangoko bonbardaketa ostean Torrelavega alderantz joan ziren. Aita gerrara joan behar izan zen eta handik bueltan kartzelatu egin zuten, 2 urte eta erdiz egon zen Durangoko eta Portugaleteko kartzeletan. Gaztetatik neskame lanetan hasi zen, 15 urterekin-edo. Ondarroako etxe batean egon zen urte betez eta gero urte askoan Negurin; hasiera batean 50 pezeta kobratzen zituen hilean. Baserriko lanetan ibilitakoa da, eta Bilboko Erriberara ere askotan joan da porruak saltzera. San Fausto auzoko Arzesoria etxera ezkondu zen. Etxe hori berez Abadiñoko lurretan dago, baina elizaz Durango da, eta bertakoek durangartzat dute euren burua. Bere koinata Xixili Odriozola Sarriortuzarrekin batera egin zitzaion elkarrizketa.

Zintak

KodeaDataProiektua
DUR-033 2010 Durangoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Erdaraz ikasi eta egin behar Bideoaren ikonoa
2 Gerran ebakuatua; aita kartzelan Bideoaren ikonoa
3 Torrelavegako bizimodua Bideoaren ikonoa
4 Jolasten Bideoaren ikonoa
5 Kartoizko panpinak Bideoaren ikonoa
6 Negurira neskame Bideoaren ikonoa
7 Baserrian beti dago lana; ganadu-tratua Bideoaren ikonoa
8 Neskame zeneko anekdota Bideoaren ikonoa
9 Garbitasunak Bideoaren ikonoa
10 Ur barik iturrira eta putzura Bideoaren ikonoa
11 Txinbo, lixiba eta anila Bideoaren ikonoa
12 Txingardun lisagailua Bideoaren ikonoa
13 Juanita Bizkarrarekin josten ikasten Bideoaren ikonoa
14 Negurin ondo zainduta Bideoaren ikonoa
15 Ez zuen nahi baserrira ezkondu Bideoaren ikonoa
16 Ondarroan ikasi zituen neskame lanak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia