Bergara (Gipuzkoa)

Zintzarriak erabiltzen zituzten

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-093-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zintzarriek barruan adar zati bat izaten dute.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Intxarrixak barruan, zaratia etaratzeko, zer eukitzen dabe?
- Miña, min... zer bat eukitzen dabe. Guk miña esaten dotsau. Holako, honetxen moduko zer bat, uhelakin barruan lotuta egoten dana. "Taka, taka, taka" [harek] joten dau.
- Uhela zer da?
- Uhela, ba, narru zati bat! Holako narru zati bat. E? Korapillua eitten dotsazu hor "tiki-taka" ta hamen geratzen da txingiliska miña, intxarrixari. Harek eitten dau behia joten dau harek [ikaria eindako guztittan].
- Miña zer da, adar zati bat...?
- Miña izaten da batzutan hazurrezkua. Oiñ arte beti izen da adarra, ganauan adarra. Ipiñi ondo, honexen moduan. Oiñ eitten dittue plastikozkuak. Elgetan dao, intxarrixak eitten dittuana Elgetan dao. Millaka intxarrixak daukaz Elgetan ta harek eitten dittu, miñak eitten dittu. Ta ez dia merkiak e! Nik iaz behixendako intxarri bat ipiñi notsan ta hirurogei euro kobrau ostan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia