Maria Victoria Arizmendi Azpiazu

Bergara (Gipuzkoa) (1924)

Biografia

Barrenkalen jaioa. Aita Elgoibarkoa zuen, Untzon baserrikoa, ogibidez biajantea, eta ama Bergarakoa. Zortzi senide ziren. Ume-umetan ospitalean ibili zen, eta gero Enseñanzan. Hantxe bertan kontabilitatea, takigrafia eta mekanografia ikasi zituen, partikular. Batxilerra egiteko beka eman zioten mojek, ikasteko balio zuelako; Donostian bukatu zuen batxilerra, eta Valladoliden egin zuen azterketa. Donostian atera zuen Magisteritza titulua, bere aldetik prestatuta. Etxean hasi zen klaseak ematen, eta gero akademia jarri zuen Lide Mujikarekin batera. Ikastola sortu zenean, bertako andereño bihurtu ziren biak. Ezkondu, eta seme bat eta alaba bat izan zituzten. Familia abertzalekoa.

Zintak

KodeaDataProiektua
BER-324 2013 Bergarako emakumea eta lana
BER-325 2013 Bergarako emakumea eta lana

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Matematiketarako erraztasun handia Audioaren ikonoa
2 Enseñanzako ikasleen mailaketa klasistak herriaren izakera markatu du Audioaren ikonoa
3 Neska asko kolokatzen zen fabriketan Enseñanzako ikasketekin Audioaren ikonoa
4 Magisteritza bukatu eta akademia sortu Audioaren ikonoa
5 Batxillera eta Magisteritza bere kontura ikasi zuen Audioaren ikonoa
6 Magisteritza egindako emakumeak oso gutxi bere garaian Audioaren ikonoa
7 Akademia abian, Lide Mujikarekin batera Audioaren ikonoa
8 Ballet klaseak akademian Audioaren ikonoa
9 Jaialdia antolatu zuten Novedadesen gor-mutuen alde Audioaren ikonoa
10 "San Martin de Agirre" eta "Santa Infancia", akademiaren izenak Audioaren ikonoa
11 Ikastola bateratua sortu aurretiko korapiloak Audioaren ikonoa
12 Hasierako bi ikastolatxoen arteko konponezinak Audioaren ikonoa
13 Ikastolatxo biak bat eginda Seminarioko lokaletara Audioaren ikonoa
14 Ehun bat haurrekin abiatu zen Bergarako Aranzadi Ikastola Audioaren ikonoa
15 Gabonetan eta Santa Ageda bezperan kantura Audioaren ikonoa
16 Hondarribian Matematikako euskal terminologia ikasten Audioaren ikonoa
17 Eskola liburu guztiak erdaraz, Xabiertxo izan ezik Audioaren ikonoa
18 Maria Txantxotek ez zuen eskolarik eman gerra ostean Audioaren ikonoa
19 Pospolina izan zen gerra aurretik Audioaren ikonoa
20 Batzokia eta Emakume Abertzale Batza Audioaren ikonoa
21 Beren autobusari harrika Tolosan Audioaren ikonoa
22 Juste Amenabar, gerra aurreko eta ondorengo ekintzailea dantzan eta antzerkian Audioaren ikonoa
23 Bi Santa Ageda kantu, bata karlistena eta bestea nazionalistena Audioaren ikonoa
24 Mutikoak falangista jantzita eta neskak kantinera Audioaren ikonoa
25 Vicente Telleriarteren hiru alaben izen argitsuak Audioaren ikonoa
26 Irratiaren historia Audioaren ikonoa
27 Senarra izango zena ihesi gerra denboran Audioaren ikonoa
28 Elgetako frontearen aurrez aurre etxea Audioaren ikonoa
29 Emakumeak zartaginak hartuta, ihesi Audioaren ikonoa
30 Ondasunen lapurreta gerra denboran Audioaren ikonoa
31 Aita Ondarretako kartzelan bederatzi egunez Audioaren ikonoa
32 Aitak ez zuen nahi izan kartzelatik gauez irteterik Audioaren ikonoa
33 "Oración por España" txikitu zuenekoa Audioaren ikonoa
34 Akademiaren hasierak Audioaren ikonoa
35 Peña dentistaren emaztea eta seme-alabak Madrilera ikasketak egitera Audioaren ikonoa
36 Don Roman medikuaren alaba, Bergarako lehen emakume karreraduna Audioaren ikonoa
37 Herriko ileapaindegiak Audioaren ikonoa
38 Don Roman medikua haurgintza lanetan bikaina Audioaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia