Berastegi (Gipuzkoa)

Soldadutza "amaigabea"

Soldadutza "amaigabea" <p>Soldadutza bukatutakoan, 1943an berriro mobilizatu zituzten. Afrikan zegoela, gaixotu eta hilabete bateko baimena eman zioten etxera itzultzeko. Soldadu zegoen bitartean, aitak 20 duro bidaltzen zizkion hilero.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-006-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldadutza bukatutakoan, 1943an berriro mobilizatu zituzten. Afrikan zegoela, gaixotu eta hilabete bateko baimena eman zioten etxera itzultzeko. Soldadu zegoen bitartean, aitak 20 duro bidaltzen zizkion hilero.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta lizentziatu ta “el año cuarenta y tres”, gu handik kuarentaidosen etorri giñen lizentziatuta, eta “el año cuarenta y tres” mobilizatu in giñuen berriz, ta Zestona eraman giñuen, ta han in nun nik beste urtebete exkaxa, hamaika hillebete.
- Bai e? Artean be berriz?
- Hue, hue zer zan! Guk, garbi esanda, guk sekulan gehio libratuko giñenik pentsatzen ez gendula, ta esan dizut ba, zazpi urte herriko pestaik ezautu gabe e?
- Bai, bai, eta Afrikatik gaiñera ez ziñaten etorriko...
- Behin etorri nintzen ni: pleuresia harrapatu nun han, ta pleuresia harrapatu nunen, sei hillebeteko konbalezentzia eman ziaten.
- A bai e? Orduan, sei hillabeterako hona.
- Bai. Sei... Ez! Sei hillebeteko ez, hillebeteko konbalezenzia eman ziaren. Ta hala’re etorri nintzen. Eta ondo, han eukitzen det, gero joan in behar, ta Tolosako estazioa jun nintzen, lista de markak eta beak patua izaten gendun. Orejako Juan de [...] apaiza Tolosako estazioan: “nora zoaz, gazte?” ta “hola ta hola noa, Madride ta handikan Afrika”. Ta pentsa zak noizko kontuk, bueno, negar itteko gogua ematen die.
- Ta biaje gogorra gaiñera hemendik Afrikaraiño, ez? Tolosa...
- Gu, bakizu, jarri, jarri itten da persona, datorrena datorrela, ta era bat urtetan jarri itten da persona, ohittu, ta noizpaitte aillatuko al dala beste aldekoa ta hortxe pasa gendun. Oain askok izaten ez duena: nik lehen’e esan det ta gure aittek, gure aittek, nik ez dakit nondik eo nola, baiña hillero hogei duro. Ta hillero hogei duro garai hartan semiai soldadu zegonai bialtzeko ez dakit nik nundik eo nola, baiña hark bialdu itten zian nei. Bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia