Alexandre Etcheberry

Arhantsusi (Nafarroa Beherea) (1931)

Biografia

Arhantsusi Larrondoan sortu zen. Aita bertakoa zen, eta ama aldiz Lartzabale Zibitzekoa zuen, eta biak laborari zituen. Sei senideetarik bigarrena: gehiena neska zen, bortz mutikoak ondotik jin ziren. Aitamak bezala, Alexandre ere laboraria izana da, Larrondoan, bainan badu gainera bertze zaletasunik: bertsolaritza. Hamazazpi urtetan hasi zen, eta geroztik Jutsiko Pierre Mercapide eta biak plazaz plaza, ogi-jotzez ogi-jotze ibiliak dirak, Oztibarren gaindi batez ere. Xalbador eta Mattinekin ere ibilia da bikotea. Ttipitik ezagutu du euskararen zapalketa: eskolan buxeta zuten, zigorra euskaraz mintzatzeagatik. Apezen artean urte bat Mauleko kolegioan egin zuen, zertifikata ateratzeko asmoz, bainan, urtea gogorregia izan zenez, ikasketak bertan behera utzi eta etxean lanean hasi zen laborantzan. Berantago, Jutsiko Véronique Bidartekin ezkondu, eta lau seme-alaba izan zituzten (etxeko tradizioari fidel, gehiena neska eta ondoko guziak mutikoak). Bigarren Mundu Gerlaz (1939-1945) ere oroitzapenak kontatu dizkigu, zehaztasunez.

Zintak

KodeaDataProiektua
ARH-001 2013 Euskal Herriko Ahotsak
ARH-002 2013 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia