Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Dotea, baserriaren garrantziaren araberakoa

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Madinabeitia, Eulali

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-009-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ezkontzak; arreoak nolakoak izaten ziren. Maiorazgo etxeak; linajeak. Dotea baserriaren araberakoa izaten zen; zenbat eta baserri handiagoa, arreoa ere dotoreagoa izan behar zen. Arreoan zer eramaten zen. Lihozko (linozko) arropak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuk ezautu zenduzen arriuak-eta burdixakin eruatia batetik bestera?
-Ez, ez neuen ezautu.
-Zure aurrekuak izengo zien.
-Bai, aurrekue zan, ez. Ez neuen ezautu. Arriuekin-eta kontu hori ez neuen ezautu. Oin, erueten zala eta bai. Zelako arriuek eta gurien papel zaharrak badaz, ezta, eta ba horrek han ifintten dau zelako arriuek-eta erueten zien eta, zenbat izera eta zenbat...
-Dokumentuetan jasota dauz?
-Bai. De aquellos tiempos, e. Eta han ifintten dau honenbeste izera, hainbeste sobrekama, hainbeste almueda-azal, koltxoie... Gero kaldara kobrezkuek, kobrezko kaldarak, almaize.
-Almaize zer da?
Gizona: Almireza.
-Almaize, txaka-txaka-txaka joteko hori, ez dakitzu? Brontzezkuak izaten die. Bai. [...] Badao gurien oinddion. Eta holako...
-Gizona: Dotie.
-Hori zan dotia
-Eta segun ze basarrittara joan, dotia altuagua ala?
-Honbre! Bazan, porrejenplo, maiorazkue faten bazan, maiorazko etxeko bat faten bazan beste maiorazko etxe batera, ba zuk dotie betik gehixao eruen biher zeuen. Ez zan errenteruen moduen. Horregatik errenterue beti sobrauta egoten zan. Errenterue ezin leikien eruen ez eukelako... Askotan zerak be ez, zela da?; horreik be diruz antzera egoten zien errenteru etxian eta maiorazko etxien antzera egoten zan diruoi, baiñe hori famioi, ez dakitzu, hori maiorazko famioi, maiorazko famioi. Putz eitten dutset nik horri maiorazko famiorri! Lehenao hor egoten zan "liñajie", esaten zan, "liñajie".
-Eta liñajekuek liñajekuekin?
-Liñajekuek liñajekue bihar izeten zan. Eta maiorazkue ezkonketan bazan beste maiorazko batekin, ba, zu, ha distingidu ein biher zauen zerien be, arriuan be. Distingidu in biher zauen. Honenbeste izra, honenbeste sobrekama, honenbeste koltxoi, hainbeste... laixak, laixak. Eta honek...
-Gorutan eitteko...
-Hori da. Goruetan, zela esaten jako hari, goruetan eittekuai?
-Ardatzak eta...
-Bai. Ardatzak, horreik. Eta, ez jata /etxata/ akordetan [goruetan eitten zana], traka-traka-traka erain eta. Ezautu neuen nik geure etxian hola hankiaz zelan eraitten jakon eta itten zan hori batu. Ez naz akordetan zera. Akordauko naz gero, baiña momentuan ez naz akordaten.
-Zure akorduan linurik ez, ezta?
-Ez. Liñoik ez dot ezautu.
-Eta ehunezko erropak?
-Ehunezko erropak bai. Oindio be egongo die gurian ehunezko erropak, ez die usetan baiña. Holaxe itxitta rekurdo moduen edo.
-Zure gurasuak-eta erabiltzen zittuen?
-Gurasuek bai, inddakuek zien, e. Nire gurasuek inddakuek zien. Neu ez naz akordetan. Nire akorduen ez, hori gerra aurretik. Ze ni akordauko nitzen izen balitze gerra ezkero edo gerra denporan izan balitze. Baiña horrek gerra aurretik zien. Nire akorduen ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia