Florencio Ugalde Agirre

Amorebieta-Etxano (Bizkaia) (1929)

Biografia

Amorebieta-Etxanoko Montorra auzoan (Montorra baserrian) jaio zen 1929an. Aita, Julian Ugalde, gerra hasi aurretxoan hil zitzaion. Ama, Dominga Agirre, bost seme-alabarekin geratu zen alargun. Gerra Durangaldean sartu zenean baserria utzi behar izan zuten eta Florencio amarekin Lezamako baserri batera joan zen lehenik auzoko beste familia batzuekin batera. Lezamatik Zallara jo zuten eta tropa faxistak gailendu zirenean Montorrara itzuli zen familia. Eskolara ez zuen buelta handirik egin Florenciok, baina bai Doña Benita maistra frankistaren gogortasuna ezagutzeko beste. Gerraosteko bizimodu gogorraren lekuko zuzena izan zen etxeko seme nagusia izanik. Durango 1936 Elkartekoek egin zioten elkarrizketa, kontu horiek guztiak jasotzeko. Ezkondu ostean Iurretan bizi izan da.

Zintak

KodeaDataProiektua
AMO-186 2016 Durango 1936

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gerra hasi: bonbardaketak eta ebakuazioa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Lezaman ebakuatuta eta han bonbak Bideoaren ikonoa
3 Bonbek auzoko hiru hil Lezaman Bideoaren ikonoa
4 Lezamatik Zallara Bideoaren ikonoa
5 Zallatik etxera oinez itzuli Bideoaren ikonoa
6 Doña Benita maistra: Franco baino gogorragoa Bideoaren ikonoa
7 Gerraostean auzoan elkartasun handia Bideoaren ikonoa
8 Gerraostean errotara gabaz eta guardia zibilak Bideoaren ikonoa
9 Baserrian goserik ez, kalean bai Bideoaren ikonoa
10 Eskolan egurra euskaraz egiteagatik Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia