Zestoan eta Azkoitian lanean

2008ko ira. 18a, 22:34

Aurreko urteetan ere hasiak geunden Urola Kostan grabazioak egiten, baina 2008. urte honetan lana handitu egin da, batez ere Zestoako udalak eta Azkoitiako udalak emandako laguntzari esker.

Azken hileotan hainbat tokitan jardun dugu lanean, grabazioak egiten eta bildutakoa lantzen. Beste hainbat herriren artean, Urola Kostako bi udalerri aipatu behar ditugu: Azkoitia eta Zestoa.

Bertako udalekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenei esker, herriko ahozko ondarea eta hizkera jasotzen dihardugu aurten.

Lanak aurrera darrai, eta dagoeneko ikusgai dago jasotako materialaren zati bat. Zestoa edo Azkoitia herrien ataletan aurkituko duzue orain artekoa. Oraindik bideo-pasarte gutxi batzuk ditugu ikusgai, baina honezkero 40 lagun ingururen ahotsa jaso da, eta hemendik urte amaierara jasotakoa lantzen eta erakusten jarraituko dugu, bi herriotako ahozko ondarea hedatzeko asmoz.

Bi herri hauekin batera, eskualdeko herri gehienetako lekukotasunak bildu ditugu, lehendik ere nahiko bilketa zabala eginda baitago beste herrietan, besteak beste, Zarautzen, Errezilen, Aian, Getarian, eta abar.

Hona hemen, adibiderako, Azkoitian jasotako pasarte bat, Manuela Zabalaren hitzetan:

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.


Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia