Orioko edadetuei grabazioak egiteko beka

api. 29, 2008, 11:07 p.m.

Orioko udalak jakinarazi duenez, Orioko adineko jendeari grabazioak egiteko beka jarriko da martxan. Guztira 10 grabazio egin beharko dira eta 5 hilabeteko epea dago lan hori egiteko.

Beka deialdiaren helburua hau da, edadeko oriotarrei grabazioak egitea bideoan, haien euskara jasotzeko eta gordetzeko. Oriotar horien euskarazko jardunarekin batera, jakina, haiek esandakoa ere jaso eta gordeko da: garai bateko bizimodua, ohiturak, festak... Orioko 10 pertsona elkarrizketatuko dira eta transkripzioa ere egingo da.

Elkarrizketak nori egin eta zertaz Udaleko Euskara Zerbitzuarekin adostu beharko du beka jasotzen duenak.

Bekara aurkezteko epea maiatzaren 23an amaituko da eta lana egiteko epea 5 hilabetekoa izango da: 2008ko ekainaren 1etik azaroaren 30era.

Bekaren zenbatekoa 2.000 eurokoa izango da.

Eskatzaileek erdi edo goi mailako unibertsitate tituludunak izan beharko dute, eta, gainera, EGA titulua edo baliokideren bat izan. Beka norbanakoek nahiz taldeek jaso ahal izango dute. Taldean aurkeztuz gero, taldekide bat lanaren arduradun gisa azalduko da.

Bekaren oinarriak

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia