Olaberriako bideo-pasarteak ikusteko aukera

2008ko eka. 26a, 23:18

Gaurtik aurrera beste herri bateko bideo pasarteak ere izango dituzue ikusgai Ahotsak.com atari honetan. Olaberriako (Goierri) 10 pasarteren bideoak gehitu ditugu datu-basera.

Olaberria Goierri eskualdean dago, Lazkao eta Beasain alboan. Herri txikia eta erabat euskalduna zen duela gutxi, baina azken 40 urteotan industrializazio eta inmigrazio handia jasan ditu eta erabat aldatu da.

Aldaketa horiek guztiak eta beste hainbat kontu aipatzen ditu Pedro Aranburu olaberriarrak bere pasarteetan.

Gaurtik aurrera, Olaberriko hizkeraren lekukotasuna ere entzun eta ikusi ahal izango da Ahotsak.com atari honetan.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia