Hondarribia, Ordizia eta Irurako bideoak ikusgai

2008ko ira. 8a, 17:15

Azken egunotan beste hiru herritako grabazioak entzun eta ikusteko aukera dago Ahotsak.com atari honetan. Oraingoan Hondarribia, Ordizia eta Irurako bideoak gehitu dira.

Aste honetatik aurrera beste hiru herritako hizkerak entzuteko aukera daukagu.

Alde batetik Hondarribiko bideoak ditugu, Akilino Martinezen ahotan. Hondarribian jaioa, gazte gazterik hasi zen arrantzan eta lanbide horretan aritu da bizi guztian. Itsasoko kontuak, arrainen gorabeherak, izurdeen ipuinak, hegaztien izenak, eta abar kontatu dizkigu.

Bestetik, Ordiziako ipuinak ere entzun ahalko ditugu, Inaki Ormazabal eta bere emazte Martinaren eskutik. Lehendik ere bazeuden Goierriko beste herri batzuetako lekukotasunak Ahotsak.com webgune honetan, Ataun edo Olaberrikoak, adibidez.

Tolosaldean, ordea, ez zen orain arte bertako hizkera entzuteko aukerarik. Irurako Visitacion Larrinaga da lehenbizikoa. Laster etorriko dira gehiago. Hementxe bere pasarteetako bat:

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia