Euskal Herriko folkloreaz eta etnografiaz kongresua

ira. 25, 2008, 9:58 p.m.

Datorren urriaren 4rako (larunbata) jardunaldi interesgarria antolatu du Eusko Ikaskuntzak Basaurin: Euskal Herrian folklore eta etnografia ikerketa. Besteak beste, Ahotsak.com proiektua aurkeztuko dugu.

Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sailak antolatuta, jardunaldi interesgarria antolatu da datorren larunbaterako (urriaren 4an): Euskal Herrian folklore eta etnografia ikerketa: atzo gaur eta bihar

Euskal Herrian azken garaiotan ikerkuntza etnografikoan eta folklorikoan erabilitako metodologia eta teknikak azalduko dira, etorikizunera begira lagungarri izan ditezen. Landa lanetatik hirietako jai gertaeretara, hizkuntzalaritzatik musikara, anekdotatik lan sistematikora edo Antropologiatik Soziologiara, alderdi guztiak izendatzaile komun batean elkarretaratzen dira: herri baten kultura, behaketaren eta parte hartzearen bidez iragazia.

Egitarauan hainbat elkarte eta ikerlari azaltzen dira, eta horien artean Badihardugu Euskara Elkartea ere izango da Ahotsak.com egitasmo honen berri emanez: zer den, metodologia, sistematika, helburuak, etorkizunerako erronkak, eta abar.

Lekua: Ibaigane kulturetxea. Ibaigane kalea, 2, Basauri.

Eguna: urriaren 4a, larunbata, goizeko 10etatik arratsaldeko 7etara.

Antolatzaileak: Basauriko Udala, Eusko Ikaskuntza eta Saratxeta Basaurizale Elkargoa.

Batzorde antolatzailea: Emilio Xabier Dueñas, José Patricio Aldama, José Alfonso Antequera, Juan Mari Beltran eta Xabier Etxabe.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia