Emakume sortzaileak hizpide, atzo Donostiako Emakumeen etxean

2023ko mar. 8a, 09:23

Donostiako Emakumeen Etxean "Emakumeak kulturgintzan" izeneko saioa antolatu genuen atzo Badihardugu euskara elkartetik: bideo-emanaldia eta solasaldia, martxoaren 8aren atarian. Hiru bideo ikusteko aukera egon zen, hiru alorrekin lotutakoak: musikagintza, bertsolaritza eta literatura. Giro polita sortu zen.  

Gaur martxoak 8, emakumeen borroka eguna. Atzo, bezperan, emakume sortzaileak izan genituen hizpide. Zer gertatzen da sortzailea emakumea denean? Emakume izateak zer puntutaraino baldintzatzen du bere jarduna? Horixe izan zen atzo Donostiako Emakumeen Etxean egin genuen saioaren gaia. Bertsolaritzan, musikagintzan eta literaturan dabiltzan hainbat emakumeren testigantzekin osatutako hiru bideo ikusi genituen, eta ondoren bertaratutako guztien artean solasaldia egin genuen. Pentsaraztea zen Badihardugu elkartetik antolatu genuen saioaren helburua, eta lortu genuen. Oso giro polita sortu zen. 

Hona hemen ikusi genituen bideoak:

Badihardugu elkarteko kideok antolatzen dugun bigarren saioa da. Aurrekoan, urtarrilaren 24an, Donostiako mugimendu feministaren hastapenak izan ziren hizpidea, 70eko hamarkadako giroa, eta oso giro polita sortu zen (ikusi albistea). Hirugarren saio bat antolatzeko asmoa ere badugu, apirilean; orduko gaia: trans izatea eta genero-rolak. 

Bideoetan Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzak datoz. Ahotsak.eus Badihardugu elkartearen proiektu nagusia da. Ahozko ondarea jaso eta zabaltzea du helburu. Asko eta asko dira elkarrizketatzen ditugun emakumeak, eta jasotako testigantzekin hainbat ikus-entzunezko prestatu ditugu. Horietako batzuek ikastetxeetan genero-ikuspegia lantzeko; bideo guztiak Ahotsak Ikasgelan webgunean daude erabilgarri, baita asteartean Donostian erakutsiko ditugunak ere. 

Goiko irudian atzoko saioko une bat, bideoak ikusi aurrekoa; Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria, azalpenak ematen. 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia