Eibarko ahozko ondarea jasotzeko hitzarmena

2008ko urr. 28a, 21:06

Atzo arratsaldean egindako ekitaldian, Eibarko ...eta kitto! euskara elkarteak eta Badihardugu euskara elkarteak hitzarmena izenpetu zuten Eibarko ahozko ondarea jasotzeko eta sarean jartzeko.

Lehendik ere lan handia egin da Eibarren ahozko ondarea jasotzeko. Eibarko udalak "Eibartarren Ahotan" proiektua jarri zuen martxa duela urte batzuk, eta Badihardugu euskara elkarteak ere hainbat grabazio egin ditu azken 2 urteotan Eibarren.

Atzoko hitzarmenari esker, Eibarko ...eta kitto euskara elkarte eta aldizkariak ere bat egiten du bilketa-egitasmo honekin. Besteak beste, aldizkarirako egingo diren grabazioak zaindu eta gorde egingo ditu, eta Ahotsak egitasmoan sareratuko. Bestalde, Badiharduguk egindako grabazioak aldizkariaren esku geratuko dira, aldizkariaren bitartez ahalik eta hedapen handiena emateko.

Ekitaldia ...eta kitto! euskera elkartearen egoitzan izan zen, eta hantxe izan ziren Juan Barahona, eta kitto-ko presidentea, eta Asier Sarasua, Badihardugukoa.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia