Danele Sarriugarte: "Literaturarekin arazo nagusia da pertsonaia publiko bilakatzen zarela"

ots. 10, 2021, 9:33 a.m.

Danele Sarriugarte idazleari elkarrizketa egin diogu, Gazte Gara Gazte proiekturako. Ikusi haren testigantzekin prestatu dugun bideo laburra. Gainera, elkarrizketako bideo-pasarte guztiak ipini ditugu sarean. 

Itzultzailea ikasketaz eta ogibidez. Irakurzalea, idazlea. Kazetari moduan ere jardun du. Ahotsak.eus proiekturako elkarrizketatu dugu Danele Sarriugarte, Gazte Gara Gazte atalerako. Ondoren grabazioa osorik landu dugu, eta orain bideo-pasarte guztiak daude ikusteko moduan, sarean. Guztira 32 pasarte. Ikusi eta disfrutatu!

Hautatutako zatitxoekin bideo labur bat prestatu dugu, hauxe:

Daneleri umetatik gustatzen zaio irakurtzea. Eta baita hitz egitea ere. Hizkuntza da bere kodea. Horregatik ikasi zuen Itzulpengintza, hizkuntzak gustatzen zitzaizkiolako. Hori bai, euskara da gehien landu eta erabiltzen duena. 2014an "Erraiak" nobela arrakastatsua argitaratu zuen. Pertsonaia publiko bilakatu zen nolabait. Horrek dakartzan abantailekin. Eta desabantailekin: letren plazan agertutako 'neska gaztea' bezala tratatua izatea, esaterako. Ondorioetako bat: "Erractus" performanze-errezitaldia, Jule Goikoetxearekin eta Kattalin Minerrekin batera egin zuena. 2018an "Azala erre" nobela kaleratu zuen, ez zuelako liburu bakarra idazten duten emakume idazleen zerrendan egon nahi. Une honetan 'trenetik jaitsi' dela sentitzen du, eta ez daki idazten jarraituko duen ala ez. 

Eskerrik asko, Danele! Eta segi gustuko duzun hori egiten! 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia