"Bergara aldeko hiztegia" Interneten

ira. 20, 2007, 2:40 p.m.

Asteartean, iraillaren 18xan aurkeztu zan Bergaran Juan Martin Elexpururen "Bergara aldeko hiztegia" lanan interneteko bersiñua. Billaketak egitteko aukera ugari eskaintzen dittu, eta norbere ekarpenak be gehittu leikez.

Juan Martin Elexpuru bergararrak oin dala urte bi argitaratu zeban Bergara aldeko hiztegia eta oin online ipini dabe edozeiñek erabiltzeko moduan helbide honetan: http://www.bergara.net/Euskara

Aplikaziñuak aukera asko emoten dittu; berbak billau leikez bertan, baiña baitta esamoldiak be. Sinonimo eta antonimuak topatzeko aukeria be emoten dau, eta billaketa aurreratuak be egin leikez. Gaztelania-euskara hiztegixa be badauka.

Baiña gauza barritzaille eta aipagarrixenetakua erabiltzailliak berba barrixak gehittu leikiezela hiztegixan da. Horretarakoxe dago Bidali Berba orrixa. Dana dala, proposatutako berbak ez dira bistaratzen hiztegixaz arduratzen danak sarreria onartu arte.

Informaziño zehatzagua jaso dau Iban Arantzabalek beran blogian.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia