Ahozko ondarea jasotzeko hitzarmena Azkoitian eta Zestoan

ots. 4, 2008, 9:34 a.m.

Badihardugu Euskara Elkarteak hitzarmena sinatu du Azkoitiko eta Zestoako udalekin bertako ahozko ondarea jasotzeko.

Badihardugu Euskara Elkartea Azkoitiko eta Zestoako ahozko ondarea jasotzen hasiko da 2008 urte hasiera honetan. Horretarako, hitzarmenak sinatu ditu Azkoitiko eta Zestoako udalekin.

Azkoitian 2009ko martxora arte arituko da lanean Badihardugu Euskara Elkartea eta, besteak beste, honako lanak egingo ditu:

  • Azkoitiko udalaren esku lehendik zeuden grabazioak digitalizatu eta segurtasun-kopiak egin.
  • 20-25 herritar elkarrizketatu bideoz.
  • 25 zinta minutuz minutu kodifikatu (laburtu).
  • 150 pasarte interesgarrienak transkribatu.

Zestoan, berriz, 2009ko abendura arte luzatuko dira lanak eta honakoak izango dira Badihardugu Elkartearen egitekoak:

  • Zestoako udalaren esku lehendik zeuden grabazioak digitalizatu eta segurtasun-kopiak egin.
  • 10 herritar elkarrizketatu bideoz.
  • 30 zinta minutuz minutu kodifikatu (laburtu).
  • 50 pasarte interesgarrienak transkribatu.
  • 100 soinu/bideo-artxibo interneten entzungai jarri.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia