Albisteak

"Donostia eleaniztuna" dokumentala aurkeztu dugu, eta sarean duzue ikusgai

Mar. 23, 2017, 10:08 a.m.  ¦ 

Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzak jasotzea helburu duen 101 L proiektua eta Donostiako hizkuntzen dokumentala aurkeztu genituen atzo, Koldo Mitxelena kulturunean.

Gehiago irakurri...

 

101 L proiektua eta Donostiako dokumentala aurkeztuko ditugu bihar

Mar. 21, 2017, 9:53 a.m.  ¦ 

Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean aurkezpen-emanaldia egingo dugu bihar, 19:00etan. 101 L proiektuaren nondik norakoak azalduko ditugu eta "Donostia eleaniztuna" dokumental laburra ikusteko aukera izango da. Gonbidatuta zaude!

Gehiago irakurri...

 

Lekarozko institutuko ikasleen grabazioak Ahotsaken

Mar. 20, 2017, 9:48 a.m.  ¦ 

Lekarozko institutuko "Euskalkiak eta kantagintza" ikasgaiko ikasleek Maitane Maritorena irakaslearen gidaritzapean hainbat grabazio egin dituzte Baztanen eta inguruetan. Ahotsak-en katalogatu ditugu guztiak.

Gehiago irakurri...

 

Piarres Xarriton joan zaigu

Mar. 17, 2017, 1:03 p.m.  ¦ 

Hazparneko idazle, politikari eta euskaltzaina zendu da, 95 urterekin. Ahotsak.eus proiekturako elkarrizketatu genuen, 2010ean. 

Gehiago irakurri...

 

Zaraitzuko euskararen webgunea

Mar. 14, 2017, 10:34 a.m.  ¦ 

Zaraitzuko euskararen nondik norakoak ezagutu nahi dituenarentzat, 'Zaraitzuko euskara' bloga.

Gehiago irakurri...

 

Testigantza interesgarriak, emakumeen garai bateko bizimoduari buruz

Mar. 8, 2017, 9:10 a.m.  ¦ 

Egun aproposa da lehen emakumeak nola bizi ziren ezagutzeko. Adinekoek kontatu dizkiguten pasarteekin prestatutako bideoak ikustera gonbidatzen zaitugu!

Gehiago irakurri...

 

"Zumaia eleaniztuna" dokumentala, sarean ikusgai

Mar. 2, 2017, 9:32 a.m.  ¦ 

Atzo aurkeztu genuen dokumentala, Zumaiako Alondegian. Herritar ugari hurbildu zen hitzaldi-emanaldira, eta proiektuak oso harrera beroa izan zuen. 

Gehiago irakurri...

 

"Zumaia eleaniztuna" dokumentalaren aurkezpena, asteazkenean

Ots. 27, 2017, 11:17 a.m.  ¦ 

Etzi, martxoaren 1ean, hitzaldi-aurkezpena egingo dugu Zumaiako Alondegian, 101 L proiektuari eta Zumaiako hizkuntzei buruz, eta "Zumaia eleaniztuna" dokumental laburra ikusteko aukera izango da. Zatoz!

Gehiago irakurri...

 

Ahotsak eta EKEren arteko hitzarmena, ahozko ondarearen inguruko elkarlana bideratzeko

Ots. 21, 2017, 8:54 a.m.  ¦ 

Joan zen ostiralean, otsailaren 17an, Uztaritzen izan ginen Ahotsak-eko kideok Euskal Kultur Erakundeak bertan duen egoitzan. Bi taldeok ahozko ondarea jaso, zaindu eta hedatzeari dagokionean antzeko helburuak ditugula ikusirik, elkarlana bideratzeko hitzarmena sinatu genuen. 

Gehiago irakurri...

 

Kandelario Eguna

Ots. 2, 2017, 9:17 a.m.  ¦ 

Otsailaren 2a Kandelario Eguna da, hainbat errito edo usadioren eguna. Batez ere kandelak bedeinkatu izan dira larrialdi egoeretan txar guztiak aldendu asmoz.

Gehiago irakurri...

 

Musikari gazteak elkarrizketatuta, "Gazte Gara Gazte" proiektuan

Urt. 26, 2017, 10:55 a.m.  ¦ 

Unaik bateria jotzen du. Zuhaitzek Vanpopel taldea sortu zuen. Elizagoien ahizpek erromeriak alaitzen dituzte. Imanolek literatura eta rap-a nahasten ditu. Josu eta Ekhi Emepebost taldeko kideak dira. "Gazte Gara Gazte" proiektuan estilo ezberdineko hainbat musikari elkarrizketatu ditugu. Mundu horretan nola abiatu ziren eta gaur egun nondik nora dabiltzan kontatzen digute gazteek bideo honetan.

Gehiago irakurri...

 

Letra karaktereen banaketa euskarazko ahozko corpus batean

Urt. 25, 2017, 10:08 a.m.  ¦ 

Zeintzuk dira euskaraz gehien erabiltzen ditugun letra edo hizkiak? Zein da euskaldunok maiztasun handienarekin darabilgun kontsonantea? Ahotsaken bildu dugun ahozko corpusa aztertu dugu (2 milioi hitz) eta hemen dituzue datu guztiak. Laburbilduz: A da letrarik ugariena (totalaren %16,53); N kontsonanterik usuena (%8,53); eta F gutxien darabilguna (%0,21).

Gehiago irakurri...

 

Angulak, haragia baino merkeago!

Urt. 19, 2017, 10:36 a.m.  ¦ 

San Sebastian bezpera heldu zaigu eta honekin batera donostiarrek hain maitea duten danborrada. Ohiturari jarraituz, taldekideak afaltzeko elkartuko dira eta batzuek angulak dastatzeko aukera izango dute. Ba al zenekien garai batean merke-merkeak zirela eta noiznahi jaten zirela?

Gehiago irakurri...

 

Teknologia berriak, "Gazte Gara Gazte" proiektuan

Urt. 16, 2017, 10 a.m.  ¦ 

Nolakoak dira gazteen arteko "harreman teknologikoak"? Zein aplikazio erabiltzen dituzte gehien? Gazte Gara Gazte proiektuko webgunean, gazteen interesekoak izan daitezkeen gaiak harturik prestatu ditugun hainbat ikus-entzunezko aurki daitezke. Tartean, teknologia berriei buruzko hauxe.

Gehiago irakurri...

 

Parada baserria, Polentinoseko dukeak ateratako argazkien artean

Urt. 11, 2017, 10:48 a.m.  ¦ 

Aurelio de Colmenares y Orgaz (Madril, 1873-1947), Polentinoseko dukea, argazkilaria ere bazen. Euskal Herriko hainbat txoko erretratatu zituen. Garai bateko Altzako 33 toki identifikatu dituzte Altzako Historia Mintegiko lagunek.   

Gehiago irakurri...

 

Agur Bitoriano Loiola "Ospas" trikitilariari

Urt. 2, 2017, 10:15 a.m.  ¦ 

2016arekin batera agur esan digu Bitoriano Loiola Ospas soinujoleak. Gaztetan ikasi zuen soinua jotzen, bere kontura, eta bizitza osoa pasa du bazterrak alaitzen. Soinu hots artean agurtu zuten familiakoek eta lagunek, abenduaren 30ean.

Gehiago irakurri...

 

101 L proiektuaren webgunea prest!

Abe. 19, 2016, 5:47 p.m.  ¦ 

Euskal Herriko aniztasuna jaso eta ezagutarazten ari gara. 97 hizkuntza jaso ditugu, 160 pertsona baino gehiago elkarrizketatuta. Jasotako testigantzak 101l.ahotsak.eus webgunean jarri ditugu. 

Gehiago irakurri...

 

Europako hizkuntza aniztasunaren foroa, Donostian

Abe. 16, 2016, 3:57 p.m.  ¦ 

Europako hizkuntza gutxituak aztergai, atzo eta gaur Donostiako Kursaalean. Hainbat adituren esperientziak eta iritziak ezagutzeko aukera ari gara izaten.

Gehiago irakurri...

 

Ean eta Mutrikun elkarrizketatutako lekukoei omenaldia asteburuan

Abe. 5, 2016, 9:55 a.m.  ¦ 

Euskararen Egunaren bueltan, bi aurkezpen-omenaldi izan ditugu asteburuan: ostiralean Mutrikun elkarrizketatutako lekukoak omendu ziren eta larunbatean, berriz, Eako Ahotsak proiekturako elkarrizketatuak. Guztira 47 lekukok jaso dute omenaldia.

Gehiago irakurri...

 

Gaurtik abenduaren 6ra Durangoko Azokan

Abe. 2, 2016, 8:39 a.m.  ¦ 

Gaur zabalduko ditu ateak 51. Durangoko Azokak eta bertan izango gara aurten ere. Badihardugu Elkartea-Ahotsak.eus stand-ean euskararen inguruko Euskal Herri osoko argitalpenak aurkituko dituzu. Animatu eta zatoz!

Gehiago irakurri...

 

Emaitzak: 444 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 22 23

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia