Euskalkiak

Euskalkien ezaugarriak, eremu geografikoa eta hizkeren lekukotasunak.

Manuel Larramendi jesuitak aipatu zituen lehen aldiz 1729. urtean euskal dialektoak, 'El Imposible Vencido' lanean. Harrezkero, hainbat adituk aztertu eta sailkatu dituzte euskal hizkerak eta euskalkiak.

Koldo Zuazoren sailkapena nagusitu da azken urteotan. Sailkapen hori abiapuntu hartuta, euskalkien inguruko ahalik eta informazio zabalena ematen saiatu gara Euskalkiak izeneko azpiatalean: ezaugarriak, eremu geografikoa, intereseko webguneak,... eta, nola ez, hizkeren lekukotasunak entzuteko aukera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia