Santa Grazi (Zuberoa)

Liskarrak bozkak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Gustarriet, Michel

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SAN-002-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Barrutietako hauteskundeetako bozkak direla-eta liberalen eta erreakzionarioen arteko liskarrak. Kontakizun hori egunkari batetik hartutakoa da.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Seküla beno berri hobi k jiten zaizkü gainti orotarik daigün iganteko bozketan gañen. Egün amust erran dügün bezala, Donaphaleun Barthaburu eta Etxas jaunek ez dükeie düdükarik. Xuriak etzien fida haier buurtzera; hasi izan balia erri egingarri ziatekin; enthelegatü die behar diela egun isil-isila beren xokhuetan; gure adixkidek ukhenen dütie errepublikeñen botzak oro eta hamarretarik bederatzik errepüblikein dia Donaphaleuko kantonamentin. Uste gunin Atharratzen luta amini bat bazatekila; xuriek herots hanitx egiten die bena indar guti die. Atharratzen berin bada dozena erdi bat bethi ari harat laster, hunat laster arrathu phuzuatien gisa bena gezurrer guti behatzen da haboronetik ere züntzürra busti nahi din zonbait, zeren bethi bezala, bai han bai bestetan, xuriak adresatzen dire gizonaren tripari eta ez entelegiari, ezin emanez arrazo hunik emaiten die ardu [ ... ] zonbait; etzaitze arren jente entelegüdünak behatzen eta iruski gormant beno enthelegüdün beita hanitzez haboro xurien indarra Atharratzeko kantonamentin ttipini da. Larrazkenin osto hollia zühañian bezala da ez eror, bai eror. Daigün igantin erori ren da orozbat. Eta orai hitz bat finitzeko. Kazetaxko batetan üsü izkiribatzen dian bati üdüri zaio terribleko mezperetxia egiten diala gure adixkiden deitzez blokarrak; uste dü izierazten dütian jente inozentak; hitz horrek egiten dü alhor mügan khürso baten efeita; behin behin txoriak lotsa dia khursuaren, bena zonbait egunen burian joaiten dia gaña khaka egitera. Gü segürik nahiago gira izan milatakuaz blokar ezi ez aphez üzku lekhator.
Blokarrak adixkide leial, serius dia, bethi prest zerbütxü egitera beren lagunak untsa süstengatzen dutie jüsto den bezala; klar dia, ez traidor. Aphez üzkü lekhatorak aldiz hamarretarik bederatziak feiretan saltzen dien beharri lüze hen pare die zentzia; hamargerrena tronpür bederatziak aisa tronpatzen ahal dienak; sinhetsi nahi ezkütianak aski du juaitia Pagolara, han erranen deie eia gezurrez mintzo gienez. Maulen beldürra bezala badu lanjerra murde Sorhy-k. Ikhustiareki errepüblikako drapeua etseki behar zükian kandidata ezte la ausar, lotsa dela presentatzera, mera eta adjunten bilkhürak desidatü dü. M. Louis Appalaspe Bildozeko merari botzen emaitia. Jaun hori ezta ümen uhure gose; ozta uhuren ondotik ebilten beste zonbait bezala; kargütan jarten bada ezta bere büriari plazer egiteko, bena bai bere herritarren zerbütxü egiteko. Haborosek ezagützen die M. Appalaspe kantonamentian; badakigü laborantxako gaizetan hanitx enthelegatzen dela eta laborarier hanitx etxekitzen da; langiliak ere untsa ezagutzen dütü egün oroz hen artian bizi denaz gañen: sinple da, mundu orok aisa elhestatzen ahal dü; karaktera bezain hun dü bihotza, jaun horen plazerik handiena da zerbutxu on baten egitia. Eztugu erran beharrik orai artin günien kontseiller jeneralak administrazioniaren eretzian eskerra eta estimia txipi ziala eta krerita txipiago horren medioz ez herriek ez partikülarek eztie egündano deus antenitü ez antenitzen ahal; gihauen hunetan hobe dugu jaun horri pausiaren emaitia; igaran aldian hitzeman zien etzela haboro presentatüren; nahi edo ez behar deogü bere hitza etxekerazi eta orok ükhen ahal dezagun gure behar ordietan lagün hun bat eman ditzagun gure botzak L. Appalasperi.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia