Santa Grazi

Urdatx bezala ere ezaguna. Zuberoako udalerria da, Basabürüan kokatua. Bi herrixkak osatzen dute: Santa Grazi kasernak eta Santa Grazi herriak; eskola eta udaletxea kasernan daude eta eliza, berriz, bost kilometrora. Orografia malkartsua du, eta hainbat mendi daude haren lurretan: Binbaleta, Izarbe, Jora, Lakhura eta Ütziagaña, besteak beste. Udalerria Uhaitzandiren hainbat ibaiadarrek zeharkatzen dute; herrian zentral hidroelektriko bat dago. Santa Grazi ezaguna da bertan dauden Kakuetako arroila eta Donejakue bideko eliza erromanikoa direla eta. Eliza XI. mendekoa da, eta sortu zenean erromesentzako ospitalea ere bazuen. Santa Grazik Nafarroarekin egiten du muga. Zuberoan, udalerri hauek ditu mugakide: Ligi-Atherei eta Hauze iparraldean eta Larraine mendebaldean. 

  • Hizlariak: 7
  • Zintak: 12
  • Pasarteak: 4
  • Transkribatutakoak: 4
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 0

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia