Gernikako bonbardaketa 77 urteren ostean

2014ko api. 26a, 11:31

1937ko apirilaren 26an Gernika-Lumoko hiribildua bonbardatu zuen Francoren aliatua zen Alemaniako Condor legioak.  Ehundaka herritar hil eta zauritu ziren arratsaldeko laurak aldera hasi ziren erasoetan. Une latz haiek bizi izan zituztenen lekukotasunak jasotzeko aukera izan dugu Ahotsak.comen.

77 urte bete dira 1937ko apirilaren 26 hartatik. Gernika-Lumo eta inguruetan bonba- eta kanpai-hotsekin batera bertako herritarren negar eta oihuak ziren nagusi. 77 urte udaberriko arratsalde hura ilundu zenetik, 77 urte hainbat familia eta herritarren bizitzak betiko suntsitu zituztenetik.

Bittori Zarrabeitiak (1926) Kortezubiko Barrutia auzotik, Gernikatik kilometro erdi eskasera, bizi izan zuen egun hura. Aireplanoak zelan hurreratu ziren eta haien erasoak ikusi ahal izan zituen.

Enrique Aranzabalek (1924) oso gertutik bizi izan zuen bonbardaketa. Justu-justu libratu zen, baina auzoko batzuei etxea gainera jausi omen zitzaien:

Taverna Vasca jatetxe ezaguneko Kontxi Arrienek (1929) neba eta osaba galdu zituen. Hildako asko ez zituzten sekula topatu; izan ere, gorpu asko zatituta zeuden eta gorpu zatiak barreiatuta zeuden edonon.

Juanita Irigorasek (1917) umorez gogoratzen du:

Julio Onaindia (1924) bere arrebagaz batera joan zen etxe ondoan zuten babeslekura, kanpai-hotsak entzundakoan.

Pasarte gehiago ikusteko aukera hemen.

Espainiako Gerrari Zibilari eta gerraosteari buruko 2000 pasartetik gora batzen dituen webgunea: Gerrako Ahotsak.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia