Zarautz (Gipuzkoa)

Inguruetako dolareak

Inguruetako dolareak Non zeuden dolareak lehenago; asko ziren inguruetan. Bera mutikoa zela jarri zuen aitak dolarea txabolan. Normala izaten zen etxe gehienetan dolarea izatea. Auzoa zerbitzatzen zuten dolare hauek. Errotetan moduan, eguneko hainbeste kentzen zuten dolarezaleek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-010-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Non zeuden dolareak lehenago; asko ziren inguruetan. Bera mutikoa zela jarri zuen aitak dolarea txabolan. Normala izaten zen etxe gehienetan dolarea izatea. Auzoa zerbitzatzen zuten dolare hauek. Errotetan moduan, eguneko hainbeste kentzen zuten dolarezaleek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemen inguruan zenbat zeuden? Tolare asko zegon hemen inguruan?
- Hemen tolariak asko garai batian. Antxuninian oandik 'e hor daola aittu det, ta Manuel Mariñian ta, Xuaxolanian ta, tolariak toki askotan. Hemen goiko basarri hortan 'e bazan. Gu aurreneko horrea hasi giñan sagarrakin ta, sagardua eitteko ta, goiko basarrira, baiña belaxe zeatu zun, moldatu zun gure aitta zanak zea, tolaria. Oaindikan tolaria hor dao, jasota dao, lehengua.
- Orduan bertan, e, hemen, e, zeure etxian?
- Bai geuk 'e jarri gendun tolaria o, bai, ni mutil koskorra nitzala aita zanak jarri zun tolaria. Dalako behia jarri zuneko hartan, txerriyak eon zianeko zea hartan, hau itxi in zunen, tolaria jarri zun.
- Txabolan?
- Bai. Tolaria, erropak garbitzeko alberga, ta berdurak garbitzeko askaa zian hor. Oain ez, oain danak kendu zian. Gauzak modernizatzen ai dia oain.
- Normala zan hori etxe bakoitzian, e, tolare bat izatia, ero?
- Ez, ez zan danetan izaten, baiña toki askotan bai. Basarri askotan, nola o halakua tolaria sagardua, itxeako, sagardua toki askotan iten zan. Bai, auzua zerbitzatzen, etxian ez bazan. Pantolingo tolarian 'e txanda eoten zan. Pantolingo tolarian 'e mahats denboa zanian, Pedro Alleme ta hoiek 'e ez zuen zeaikan. Hoiek mahastiyak bazittuen ta ez zuen tolareikan, ta Pantolinguanian [...] zittuen. Hor herri jirako zea hoiek, [...] zea hauek eta, Montxiyoko mahasti hoiek eta, danak horrea zeatzen zian. Ta hoiek errotak laka kentzen zun bezela, ba, ehuneko honenbesteko bat, zea, [...], nik ez dakit ze kondiziyo, baiña zeak, tolare zaliak zea kentzen ziyoen, laka bezela txakoliña, mustiyua.
- Mustiyua ero txakoliña?
- Mustiyua da txakoliña.
- Bai, baina...
- (Emaztea) Zikiña.
- Bai zea, tolaretik ertetzen zan zea hua, ta barrika bat eoten zan ta, Pantolingoko zeak iten zun mahastizale batena ta bestiena ta bestiena ta bestiena, jata bukoia bete arte, danakin eitten zun. [...] eun batian betetzen, ya kenduz bete zula, batai ta bestiai ta, proportziyuan, nik ez dakit zenbat ontzi bete zittun o, zenbat iten zun ta hori, baiña. Hori bai, hori aittua dakat nik nola zeatzen zuen, ta nola kentzen ziyon orai hori, ta hori barrikan sartzen zula.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia