Zarautz (Gipuzkoa)

Txakolinaren prozesua II

Txakolinaren prozesua II <p>Txakolina bildu ahala itzaletara eramaten dute eta lekua badago bertan egunean estutu. Mahatsa berotu ez dadin zaindu behar da. Dolarea: nola funtzionatzen duen. Barrika bete ostean produktu bat botatzen zaio lodiena dena hondora joanarazteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-010-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txakolina bildu ahala itzaletara eramaten dute eta lekua badago bertan egunean estutu. Mahatsa berotu ez dadin zaindu behar da. Dolarea: nola funtzionatzen duen. Barrika bete ostean produktu bat botatzen zaio lodiena dena hondora joanarazteko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, mahatsa jaso eta kajetan orduan gordetzen dezue?
- Bai. Gorde ez!
- Baiña itzaletan...
- [...] Bildu ahala, e, ba, kariatzen; euzkitan ez euki mahatsik, hartu ta itzalea.
- Eta bertan egunian estutu edo...
- Ta tokiya badao ta... Estutzeko ez da hainbesteaiñoko presa. Bai, seittun hasten dia ya joaldiya itte o zea baldin bada. Bi joaldi ta hiru igual itten da, ta beste joaldi bat sobre badao igual hurrengo euneako igual uzten da. Gauza lasai hartu behar izaten du, ez dao. Jendia gehio baldin badao biltzeko ta, pixkat aurreratzen bada, kajan ondo eoten da. Berroeita zortzi ordu kajan batzeko ez dao kuidadoikan, fermentatu ezian. Ta mahatsa tratu onian baldin badabil, puskatu gabe ta, ondo baldin badabil, ba, mahatsak aguantatzen du. Ta txarra pilla haundira zeatu, otar haunditan ta jarri ta, pixkat mastriatu ta berotu ta...
- Zapaldu...
- Hoiek dia txarrak. Ta geo 're, ba, geo 're ba, hotzakin ta, [...] berotu gabe ta [...].
- Eta, estutu, tolarian estutu, eta gero zuzenian barrikara? Ero nola eiten dezue?
- Hoiek automatikuak dia, ikusiko dittugu geo nahi baldin baezue, ezta holako... laixte, ikusiko deu. Tolaria dao oain menbranakin. Horrek itten du labadorak bezala itten du, zea, programa jarri... bai. Lehenbiziko zea izaten da, mahatsa botatzen dezu espaldilladora. Espaldilladorak sustarra, orbela o zeoze zikiña etorri bada, dana fuera, dana garbitu itten du, ta alia ta likidua sartzen da zean, tolarian. Tolaria zilindro zea da ta, barrika bezela, ta hua bueltaka ibiltzen da. Bere saria du ta sarian likidua zeatzen dun bezela, likidua bandeja eroitzen da ta, seittuan, seittun barrika jartzen da hua. Bandeja bete ahala ematen zaio bonbai ta, bonbai eman ta, bandeja juten da. Eo zeara juten da, barrika bandejatik. Ta geo ez da hori bakarrikan. Ya barrika betetzen dezu ta eitten zaio [...] o zea hori botatzen zaio hor. Hori azukre erria o da. Ta horrek itten du zeatuazi, ondua [...]. Loriya erteten du horrek, zeatikan, tolaretikan, ta eitten dio patsa o zea...
- Zikiña?
- Bai, bai, zea, loriya hori ondoatuazi, ta eitten da gaiñeko zea kendu, gaiñeko hori jaso, beste barrika, releatu, ta ondua bota itten da. Ta itten du irakitia o prozesua itten du edari garbiyak, ez zea, lehen itten zan bezela, zea, tolarian nola-hala zeatu ta... Nik, Pantolingon tolaren ta haietan 'e ibiliya na ni, zea, mutilla, eliz puntako mahatsa biltzen ta. Nire koiñau zanak euki zun parte bat eta Ttenttek 'e bai ta, hoien mahatsak biltzen ta, ailleatzen nitzan ni mutil gaztia. Ta, Pantolingo tolaria tolare earra zan, zurezko tolaria, zea luze bat zun, estutzeko lizar trongo luze bat, ta hiru-lau laun jarri puntan ta haei estutzen ta, bastante azkar gaiñea estutzen zan. Oso tolare earra zan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia