Txiribiton, bere idoloa umetan
- Proiektua: Gazte gara gazte
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2019(e)ko irailaren 17a
- Iraupena: 0:00:56
- Erref: ZDB-021/005
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Antzerkia , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak
Transkripzioa
- Bai, Txiribiton zan nere… nere idoloa momentu hortan. Ez dakit zenbat urte eukiko nittun, ba lau-bost bat. Eta nola parregurea ematen ziten ta nere… ba griña haundiña parre egiñaraztea zan, esaten nion amai: "Ama, nik haunditan izan nahi det gizona eta potoloa". Eta ni gogoratzen naiz amak esan zola - bueno, nahiko ondo enkajau zon, garai hartan -: “Bueno, bale, benga”. Ta geo ya aurreaxego Lina Morgan ezautu nun ta esan nion: “Ez, ama, ez det nahi izan gizona, nahi det izan Lina Morgan bezela”, eta amak esan zon: “Bueno, errexago”. Eta hola hasi zan bidea.
- Eta zein… eee, ez?… eta hurrengoa zein izan a, Lina Morganen ondoren…?
- Lina Morganen ondoren ya Elena Irureta, ta ya amak esan zon: "Ondo, ondo, ai gea gerturatzen". Porke lehena izan zan gizona ta… ta… eta gero ya emakumea, baiño… behintzat bertakoa ya Elena Irureta, ta esan zun: "Ba! Ya ai gea gertuatzen, etxea gerturatzen ai gea, umea arraston sartzen ai da", nolabait.
Egilea(k): Andoni Pérez de Lema Sáenz de Viguera
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!