Ondarroa (Bizkaia)

Bost urterekin Donostiatik Ondarroara; Zaldupe auzoa

Bost urterekin Donostiatik Ondarroara; Zaldupe auzoa <p>Donostian jaioa da, 1938an, gerraostean aita bertan hasi zelako lanean, arrastean. Bost urte inguru zituenean itzuli ziren Ondarroara, eta Zaldupe auzoan bizi izan ziren. Auzoa nolakoa zen. Erreka ondoan bost-sei kontserba lantegi zeuden eta, mekanikako lantegi bat ere bazen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-047-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Donostian jaioa da, 1938an, gerraostean aita bertan hasi zelako lanean, arrastean. Bost urte inguru zituenean itzuli ziren Ondarroara, eta Zaldupe auzoan bizi izan ziren. Auzoa nolakoa zen. Erreka ondoan bost-sei kontserba lantegi zeuden eta, mekanikako lantegi bat ere bazen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Donostin.
- A bai?
- Bai. Hamen e... gerra ostin jun zin /juntzin/ hara Pasaire arrastea, arrasta hasi zan han, garai hartan, ta han auzuna bat, Buenavista edo, ta zelan e, Donostiri tokaten gakon auzuni zan, ba, hor nau neu e... donostiarra.
- A... orduen gerrie dala ta...
- Gerrien atzetik, klaro, ni zelan hogeta hamazortziku.... hogeta hamazortzi, hogeta hemeretzi lasterrin etorri zan atxe, ta ordun e... haraxe, hantxe hasi zan arrastako mobida barrixe. Ta haraxe jun zin bixitzea. Ta neu hantxe jaxo [ha(ra) hor].
- Ta noz bueltau ziñen ba?
- Bueltan ein bost bat urte ero, ni ez nai ixebe akordetan, ixebez. Amak esaten dau, bost bat urte-ero eukiko nebanela.
- Ta Ondarrure, nora edo?
- Zaldube. Oin bada ba e... hori e... bide barrixa? han euan Zaldupe, oso auzuna politte. Bueno, gutzako. Hantxe, Zaldupen e...
- Zaldupe han f... e...
- On e, bada ba... zu e... etorri zazena e, hoixe... zubi bat e... bariante barri dana? Haxe zan. Han euazen behian e... errixue joten etxe batzuk, eta gero bidi ta goixan beste batzuk. Hor zan, ba, “Zerki” deitzen gentsan ta hantxe. Handixek iñora be ez.
- Zer zien, etxiek, baserrixek... edo...
- Ez, etxik, etxik, baiñe etxe horrek piso bikuk. Piso bi, hiru... altuena be, e... holantxen, ta fabrikak euazen bertan edozenbat.
- Zer, kontserberak?
- Kontserba, antxoa-fabrika ba... sei bat-edo bai, han behi guzti... egongo zan bat, bi, hiru... bai, bost-sei bat fabrika egongo zin.
- Han erreka-eskiñan?
- Bai. Ta ontxe esaten dot “nun da hareik gauza guztik?” bebai euan arotzeixi, eta, e... tallar bat, tallar mekaniku... horretxek fabrika guztiok eta hainbeste etxe ta hainbeste jente... hantxe bizi kamiñun, hantxe gaz, geuazen... Gauzie, e...
- Joe.
- Klaro, urai hartute, ba, mendixei kendute... ba, zabaldu. Haintxe, zerkan, Zaldupe, ixena [...] ixena politte.

Egilea(k): ekain.zubizarreta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia