Antigua Urbieta Etxaburu

Ondarroa (Bizkaia) (1938)

Biografia

Gerraostearen ondorioz, Donostiako Altza auzoan jaio zen, bere aita Pasaiako arrantza-ontzi baten ibili baitzen lanean. Baina bost bat urte zituela bueltatu ziren gurasoak beraien jaioterrira eta ordudanik bertan, Ondarroan, bizi izan da Antigua. Zaldupe auzoan hazi zen eta handik joaten zen eskola nazionaletara, baina eskola gustuko izan arren ezin izan zuen nahi beste joan, gazterik hasi baitzen lanean: kontserba-lantegian zein umezain. Gerraosteko Kresala dantza-taldean parte hartu zuen umea zela. Ondarroako iragana eta oraina oso ondo ezagutzen dituen emakumea da, eta antzinako hainbat kontu kontatu zizkigun. Jose Uribe patroiagaz ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten, horietako gazteena Kirmen Uribe idazle ezaguna.

Zintak

KodeaDataProiektua
OND-047 2014 Ondarroako ahotsak
OND-048 2014 Ondarroako ahotsak
OND-049 2014 Ondarroako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Bost urterekin Donostiatik Ondarroara; Zaldupe auzoa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Hondartza udatiarrentzat; eurak errekara Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Ondo jaten zuten, baina okelarik ez Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 Behin lortutako bainujantziarekin gertatutakoa Bideoaren ikonoa
5 Errekan jendearen aurrean bainatzea debekatuta Bideoaren ikonoa
6 Hondartzan neskak eta mutilak aparte bainatu behar Bideoaren ikonoa
7 Neska-mutilek kuadrillan egiten zituztenak Bideoaren ikonoa
8 "Hiru aeroplano" kanta herrikoa Bideoaren ikonoa
9 Asko gustatu izan zaion bertso bat Bideoaren ikonoa
10 Umeentzako kantak eta ipuinak moldatu egiten ditu Bideoaren ikonoa
11 "Garbantzito"ren ipuina Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Egur pusketen formekin jolasean Bideoaren ikonoa
13 Eskolako kontuak buruz Bideoaren ikonoa
14 Jolasetan egindakoak ere konfesatu egin behar Bideoaren ikonoa
15 Emakume bat zirikatu zutela konfesatu zuenekoa Bideoaren ikonoa
16 Herrian gertatutakoei kantak jartzen zitzaizkien Bideoaren ikonoa
17 Ideologia desberdineko bi kofradia Bideoaren ikonoa
18 Menditik su-egurra ekartzen zuten, buru gainean hartuta Bideoaren ikonoa
19 "Aittitte ta amume bixak egurretan" kanta Bideoaren ikonoa
20 Kanta txikien esangura handia Bideoaren ikonoa
21 Ontzioletara txirbil eta egur bila Bideoaren ikonoa
22 Ikatza lortzeko egiten zirenak Bideoaren ikonoa
23 Umeak kontserba lantegietan; inspektorea zetorrenean ihesi Bideoaren ikonoa
24 Fabrikan irabazitakoa, arropatarako eta zorrak ordaintzeko Bideoaren ikonoa
25 Lantegian lan egin eta gaixoak edo umeak zaindu aldi berean Bideoaren ikonoa
26 Lantegian ez ordutegi, ez egutegi eta ez Gizarte Segurantza Bideoaren ikonoa
27 Herriko ugazabandreak ere lantegian lanean; arratsaldean arrosarioa Bideoaren ikonoa
28 Mutilak hamalau urte betetakoan, itsasora Bideoaren ikonoa
29 Eskolara ezin joan, bizimodua atera behar zelako Bideoaren ikonoa
30 Doktrinan ondo, buruz ikasi behar zelako Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia