Lekeitio (Bizkaia)

Sei urterekin tretzak "enkarnatzen" II

Sei urterekin tretzak "enkarnatzen" II <p>Tretzak zelan "enkarnatzen" zituzten azaltzen du. Bakoitzak 12 tretza "enkarnatzen" zituen. Tretza bakoitzagatik bi erreal edo txakur txiki bi ematen zizkieten. Dirua amari ematen zioten. Otzara handietan jarrita baporeetara eramaten zituzten. "Enkarnatzen" mutilak baino ez ziren ibiltzen. Arrainak ez zuen gaur egungo baliorik; hori dela eta, ez zen diru askorik irabazten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-028-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tretzak zelan "enkarnatzen" zituzten azaltzen du. Bakoitzak 12 tretza "enkarnatzen" zituen. Tretza bakoitzagatik bi erreal edo txakur txiki bi ematen zizkieten. Dirua amari ematen zioten. Otzara handietan jarrita baporeetara eramaten zituzten. "Enkarnatzen" mutilak baino ez ziren ibiltzen. Arrainak ez zuen gaur egungo baliorik; hori dela eta, ez zen diru askorik irabazten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zelan eitten zeunduezan horrek?
- Mari Tere: Amu handdixak eukitten ebezen aparidxuak.
- Juan: Eukitten gendudan gabaz goxeko lauretan beatzidxak arte hamabi tretza bakotxak enkarnaten genduan. Tretza bakotxak, tretzia arraiñetakua geunkan, ehun eta berrogeta hamar amu, halakoxe hamabi tretza, erriel bi edo txori handi bi, ez daitz zemat balixo izaten eben. Amentzako diru eruteko juten giñin. Gero harek juten zirian baporera eruten eben, otzara handidxakin, ta gero otzarak ipinitta baporera sartzen ebezen eta gero goxin altxa ta bapora juten zan harek tretzak botaten arraiñak atrapateko. Eta gu baporakin batera, bapora itsasoa eta gu [oreara] enkarnaten, halantxeik.
- Eta ze ibiltzen ziñian mutiko asko hor biharretan?
- Juan: Bai, danok txiki, [jaun]. Ordun danok ahal daben guztia, enkarnaten ekizen guztiak.
- Eta neskak be bai?
- Juan: Neskarik ez, neskarik ez zan ibiltxen.
- Mari Tere: Ta hau eukana be ez. Honek jun ein bihar.
- Jente gitxik eukiko eban dirue?
- Mari Tere: Orduan, ordun zer irabazten eben ba koittaduak ba?
- Juan: On dala ehun edo ehun ta hogei-edo zemat diaz? Ni esaten naona.
- Mari Tere: Ehun eta hogei urte daukaguz ala?
- Juan: Ez larogei urte.
- Semea: larogei urte gitxi gorabehera.
- Mari Tere: Ta baakixu ordun ez zan irabazten ezer, ze ez zeukan arraiñak hon dakozen balidxuk-eta. Ordun koittaduk emoten eutsen ba itsasoa juten bazirian, euken kuartilloko ardaua emoten eutsen, kuartillo bat ardau ta besigutxu edo hori emoten eutsena euren arrain partia, besiutxu eta beste arraiñak, da besiutxu salduta ta andrak han arrain ederka kalerik kale besiutxu eta hantxen beste arraintxuk etxerako itzitta, haxe dirutxu zeozetako ta halantxenik ba ez zanez dirurik, partidia, zer eitten eben ba? partidia gitxi.

Egilea(k): Markel Arrasate (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia