Lekeitio (Bizkaia)

Itsasoan aurkitutako "gomekin" dirua egin

Itsasoan aurkitutako "gomekin" dirua egin <p>II. Mundu Gerran aliatuen hegazkinek kautxuz zamatuta zetozen kargauntzi alemaniarrak hondoratu zituzten. Kautxu ("goma") hori azaleratu zenean, arrantzaleek itsasotik bildu eta negozio handia egin zuten Salbadorren amak etxea erosi zuen diru harekin. Lehenengo Galizia aldean lokalizatu zituzten, baina gero askoz ere hurbilago. Berak 16.000 pezeta irabazi zituen 16 urterekin. Koinatuaren ontzian joan ziren bila. 18 lagun ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-046-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

II. Mundu Gerran aliatuen hegazkinek kautxuz zamatuta zetozen kargauntzi alemaniarrak hondoratu zituzten. Kautxu ("goma") hori azaleratu zenean, arrantzaleek itsasotik bildu eta negozio handia egin zuten Salbadorren amak etxea erosi zuen diru harekin. Lehenengo Galizia aldean lokalizatu zituzten, baina gero askoz ere hurbilago. Berak 16.000 pezeta irabazi zituen 16 urterekin. Koinatuaren ontzian joan ziren bila. 18 lagun ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen aittatu dozu momentu baten gomana, zelan zan hori, goman asuntua?
- Zein?
- Gomana, gomak batu zenduzenekoa.
- A! Gomak? Lekitton! Hamen, Frantzidxako kostan; lehenengo Galizidxan, soltian. Ta gero hamen berton. Bai, hamendik zenbat milla eongo zan ba? Burdeos ganian-edo, edo barrunao, barrunao. Bai Lekitton ordun zortzi baporek-edo, sei bapore, zortzik-edo, ondo irabazi [genduen].
- Aberastu?
- Aberastu? Amari emon neutsazan nik eta.
- Amari?
- Amari, ba, soltero neuan ta. Ondiok, baakixu zenbat? Nik ordun hamasei urte neukozan. Amak etxia erosi eban.
- Klaro, amak etxia erosi. Ta ze pasau zan gomakaz?
- Ze, ze, ze urtetan?
- Zer pasa zan?
- A! Gerran abionak.
- Gerra mundiala?
- Gerra mundialian bota ebezen, ba, barkuk, merkantiak, hondora alemanak. Ta gero, ba, hondun euazan ta handik denborara, ba, ordun eskotillak be, eskotillak esaten eutsauna, on burdiñakin zarratuten diraz, baiña orduan egurrezkukin euan zarratuta. Ta egurra usteldu zanian, harek, gomia azalera etorten da, urten ahala kautxua, urten ahala.
- Ta zelan entera ziñien ha pasa zala?
- Auntxe esango dotsut hori be. Lehenengo Galizidxan bai, entzun, lantzin bat topata, ekarri ebazan, ekarri genduzan, hirurogeta hamar. Ta gero bestian ekarri genduzan [hirurogei]. Halako fardo hadidxak zirian. Bestin ekarri genduzan beste hogeta hamabost edo. Biaje bi Galizidxara. Gero, etorri giñian, negua zan ta Lekittoko pareja bat urten eban, ta topa eben gomak. Ta etxeruntz datozela, bete zirian ta bat ein zan Frantzidxako kostan enbarranka, ta bestia allaa zan. Ta harek emon gaittuzen guri situaziñoia nun daozen, situaziñoia nun daozen, ta gu... ta ein genduan urten gabaz. Lau barku. Konpaiñika, e? Ekarri genduzan bakoitxak berrehun ta piku ta. Gero, ba, gorde genduzen ta gero etorri zirin billa ta eruan ebezen ta gero paga gaittuzen. bai.
- Ta zemat diru akordun dekozu?
- Nik neuria esan dotsut ze toka jaten: hamasei.
- Hamasei urte?
- Bai.
- Ta zemat mille pezeta?
- Hamasei milla pezeta, ba, ta hamasei urteaz.
- Hamasei milla pezeta?
- Hamasei urteaz.
- Horregaz bi pisu bai Lekitton!
- Cuarenta y dosian zan. Bai.
- Horreaz bi pisu erosteko beste bai! Bi pisu paseu.
- Bai, baiña beti ixaten da... Etxin asko geuazan ta.
- [...]
- Nik be hartu [neben] zati bat eta, baakixu, ba.
- Joe, egin behar zenduan /enbizendun/ bat amari erosi, etxe bat, eta beste bat zeuri.
- Bai, neuri!
- Hamasei urte euki arren.
- Hamasei urte euki arren... [...] neuk hartu neban parterik gitxien, ganera.
- Eta zuek nortzuk joan ziñien? Zuen enbarkaziñoan.
- Zein enbarkaziñotan? Koiñatuaaz jun nintzan, [...] Jesus.
- Ta zenbat lagun juan ziñien?
- Han hamazortzi lagun.
- Hamazortzi. Ta bakotxak hamasei milla pezeta?
- Bai.

Egilea(k): Irati Alonso Kortazar (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia