Ikatza Asturiastik ekartzen zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEI-001-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko abenduaren 07a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: LEI-001/009
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Gerratik itzulera
Transkripzioa
- Ta kalderetarako iketza ze zan, pago-iketza edo…?
- Ez, ez, zera, [artrazita] edo iketz hori. Ba, Asturiastik ekarten euen.
- Harri-iketza?
- Bai. Ha iketza be, ha be, han be iketza… guk laister igarten geutsen. Esaten geuntsen enkargauai: “Honek iketzonek ez dauko”, ta “Bai, oingo aldixen esan joskuan ez auela bestaldekoik, bestelakoik eta…”. [Hori] Donostiako puertotik ekarten euen. Horra barkuan ekarten euen iketza, ta hemen Gatzagako bat euen enkargau han puertuen, ta hari zertzen otsen: “Hi, bialdik hainbeste milla kilo; bialdik hainbeste” edo “[Bagu] bat edo bi” edo… Bai, gure zana. Ta [artrazita] iketz hona, garrik bapez ta berua eukitten ebena. Bentiladoriaz haxia azpittik, azpittik bentiladoriaz, [… txuleta zeran], ta “ra!” jasoten eben gogua emoten otson puntu-punturaiño. Kentzen [zeutsen] bentiladorioi, zerrau baztarra guztiak eta, ba, zati baten, ordu-erdi edo hogei minutu edo gura zana, egoten zan bero normal-normalien. Bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!